Deustuko Unibertsitateko Fisioterapiako ikasleek Zegama-Aizkorri mendi lasterketako parte-hartzaileei lagundu diete helmugan

Zegama-Aizkorri

2026ko maiatzak 25

Zegama-Aizkorri

Zegama-Aizkorri lasterketaren 25. edizioa maiatzaren 15ean eta 17an egin zen, eta Deustuko Unibertsitateko Fisioterapiako Graduko ikasleek parte hartu zuten. Trail running proba hau aparta da bere izaera epiko eta sinbolikoagatik. Izan ere, egiten den esfortzuari, lainoari, lokatzari eta bizilagun guztien inplikazioari esker kirol eremutik haratagokoa da lasterketaren sona.

Aurreko edizioetan, Hezkuntza eta Kirol Fakultateak proba honetan izan duen inplikazioaren berri eman zen (Itziar Urquijo izan zen lehiaketa honetako ikertzaile nagusietako bat) bai eta bere kirol eta gizarte esanahiarena ere.

Oraingo honetan, Fisioterapiako Graduko ikasleek proba amaitzean parte hartu zuten, bai ostiraleko kilometro bertikalean, bai igandeko maratoian. Deustuko Unibertsitateko etorkizuneko fisioterapeutek aplikatutako tratamenduek zaleen zati handi batek “munduko trail lasterketarik onentzat” jotzen duen lehiaketa horren ondoriozko gainkarga eta gainesfortzua arintzen lagundu zuten.

Javier Romero irakaslearekin batera, hauek aritu ziren parte hartzen helmugako arretan: Ismene Aguirre Olea, Saioa Álvarez Zarraoa, Naroa Arretxe Unzue, Joanes Arrizabalaga Albizu, Joanes Etxabe Etxeburua, Adur Fernández Caminos, Enara Jauregi Lorenzo, Malen Luis Amonarraiz, Eneko Mariño Apezteguía, Uxue Odriozola Zarauz eta Anartz Ramallo Iparragirre.