Deustuko Unibertsitateko ikasleek zezen-ikuskizunen arautzeari eta LGS propio bat ezartzeari buruzko eztabaida berria ireki dute simulatutako legebiltzarrean

Egiten ari den zortzigarren edizio honetan azterketarako eta eztabaidarako erreferentzia gisa hartu dira hamahirugarren legegintzaldi honetako bi ekimen legegile.

Simulación Parlamento Vasco

2026ko martxoak 23

Bilbao

Zortzigarren urtez jarraian, Deustuko Unibertsitateak Eusko Legebiltzarraren simulazioa landu zuen. Zuzenbide parlamentarioaren arloko esperientziaren bidezko formakuntza hau ahalbidetu zuen Eusko Legebiltzarraren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko etengabeko hezkuntza-lankidetzak. Simulazioan legegintzako prozesu osoa garatu zen, Eusko Legebiltzarrarena eredu gisa hartuta. Ikasleek ekimenak izapidetu zituzten hasieratik amaierara, euren planteamenduak zuzentzen zituen irakasle talde batek lagunduta. Hau da, Eusko Legebiltzarraren prozesua zehazki irudikatu zen 75 legebiltzarkide, talde parlamentario, aholkulari, legelari, txosten, ponentzia, batzorde eta osoko bilkurarekin.

Simulazio honen bidez jarduera parlamentarioaren irakaskuntza, ikaskuntza eta komunikazioko zenbait metodologia ezartzen jarraitzen dute bi erakundeek. Hartara, euskal herritarren ordezkaritzaren gordailuzain den Ganberaren izaera, papera eta jardunaren inguruko prestakuntza eman nahi zaie gazteei, gaurkotasuneko hainbat gai lantzen diren bitartean, haien artean Kultu-lekuak edo -zentroak, Memoria Historikoa edo euskal erakundeen Gardentasuna.

Egiten ari den zortzigarren edizio honetan azterketarako eta eztabaidarako erreferentzia gisa hartu dira hamahirugarren legegintzaldi honetako  bi ekimen legegile, zehatz, Euskadiko sustapen-izaerako tradiziozko zezen-ikuskizunak arautzeko lege-proposamena eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina erreformatzeko herri-ekimenez egindako lege-proposamena, autonomía-erkidegoei beren LGS ezartzeko eskumenak aitortzeko, EKren 150.1 artikuluaren arabera.

Bi legegintza-ekimen simulatu horiek ponentzian eta batzordeetan eztabaidatu dira. Hori dela eta, bi osoko bilkura simulatu egingo dira. Martxoaren 24an Eusko Legebiltzarrean egingo da goizeko 12:00etan eta bertan eztabaidatuko da zezen-ikuskizunak arautzeari buruz. Bigarren osoko bilkura Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko entzungelan ospatuko da aurreko eguneko arratsaldean.

Bi ponentziak eta batzorde simulatuak bi osokorekin amaitu ziren: bata Deustun eta azkena martxoaren 24an Eusko Legebiltzarrean; bertan, zezen-festen erregulazioaren inguruan eztabaidatu zuten.

Argazkiak.