2022ko irailak 01
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitatea abuztuaren 3tik 7ra Santiagon egin zen Gazteen Europar Erromesaldiaren (PEJ) azken edizioan egon zen, Unibertsitateko ikasle eta langile talde baten eskutik. Europako kontinente osoko 12.000 gazterekin bildu ziren Santiago apostoluaren hilobira erromes joateko.
PEJ Gazteen Munduko Jardunaldiaren atarikoa izan da. Jardunaldia 2023ko udan egingo da Lisboan, Frantzisko aita santuak proposatuta.
Ostegunetik larunbaterako jardunaldietan, egitarau zabala eskaini zen, prestakuntza, otoitz eta aisialdirako guneak eta tarteak ere bai. Goizez, katekesiak egin ziren hiriko hainbat tokitan eta arratsaldez, berriz, tailerrak eta bestelako ekintzak. Azkenik, gauetan, hainbat ikuskizun, kontzertu, bisita kultural eta otoitz txanda egin ziren Konpostelako tenpluetan, Santiago apostoluaren hilobia bisitatzearekin batera. Igandean bidalketako eukaristia ospatu zan Gozo Mendian eta aurreko gauean otoitzerako, adoraziorako eta musika giroaz lagunduriko testigantzetarako tartea izan zan.