2023ko martxoak 25
Auditorio y Parlamento Vasco
Deustuko Unibertsitatea bosgarren ikasturtez Eusko Legebiltzarraren simulazioa lantzen ari da. Egitasmo hau eztabaida-klubari lotutako ikasleek diseinatutako ekimena da, eta Eusko Legebiltzarraren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko etengabeko hezkuntza-lankidetzak ahalbidetzen du.
Simulazioan, ikasleek legegintzako prozesu osoa simulatzen dute, Eusko Legebiltzarrarena eredu gisa hartuta. Hau da, ekimenak izapidetzen dira, hasieratik amaierara: testuaren idazketa, zuzenketa-fasea, eztabaida-fasea (ponentzian eta batzordean) eta azken eztabaida eta bozketa Osoko Bilkuran. Eusko Legebiltzarraren prozesua zehazki islatzen da: Gobernua, 75 legebiltzarkide, sei talde parlamentario, haien aholkulariak, txostenak, ponentziak eta osoko bilkura.
Eta aurten, azterketarako eta eztabaidarako erreferentzia gisa, Eusko Legebiltzarrean tramitatze bidean ari diren bi ekimen legegile hartu dira, hain zuzen ere, Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Lege-proiektua, eta Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legea bigarren aldiz aldatzeko Lege-proposamena. Bi hizkuntza ofizialetan ere lan egiten da: euskaraz eta gaztelaniaz. Eztabaidan sakontzeko asmoz, aurten hizkuntza bakoitzeko ekimen bakar batean zentratu dira.
Bi legegintza-ekimen simulatu horiek zuzenketa fasea gainditu zuten, eta ponentzian eta batzordeetan eztabaidatu dira. Azkenik, batzordeen irizpenak osoko bilkurara eraman ziren dira.
Hori dela eta, bi osoko bilkura simulatu egin ziren guztira: lehenengo osoko bilkura Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko entzungelan egin zen da larunbatean, apirilaren 25ean, eta bertan eztabaidatu zen da Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legea bigarren aldiz aldatzeko Lege-proposamen simulatua.
Beste osoko bilkuraren simulazioa Eusko Legebiltzarrean gauzatu zen, astelehenean, martxoaren 27an, eta, horrela, egitasmoa bukatutzat joko da. Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Lege-proiektu simulatua.
Ekimen honen bidez jarduera parlamentarioaren irakaskuntza, ikaskuntza eta komunikazioko zenbait metodologia sustatzen jarraitzen dute bi erakundeek. Ganbera euskal herritarrren ordezkaritzaren gordailuzain denez gero, haren izaeraren, paperaren eta jardunaren inguruko prestakuntza eman nahi zaie gazteei.
Bosgarren urtez jarraian, ikasturte bakoitzean ekimenean parte hartzen duten ikasleek, legegintza-prozesu oso bat nola garatzen den lehen pertsonan ikasteaz gain, gaurkotasuneko hainbat gai landuko dituzte. Aurreko bost edizioetan, eztabaidagai izan dira, besteak beste, Kultu-lekuak edo -zentroak, Lanbide Heziketa, Gazteria, Kooperatibak, Memoria Historikoa edo Berdintasuna; eta 200 ikaslek baino gehiagok bete dute legebiltzarkide rola.
