Esther Calvete ikertzailea Psikologia Sarietako baten jasotzaile

Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak Deustuko katedradunari aitortu dio gurasoen eta seme-alaben arteko indarkeria aztertzeko eta nerabeen agresibitatea prebenitzeko esku-hartze laburrak diseinatzen egindako ibilbideagatik.

Esther Calvete

2026ko maiatzak 21

Bilbao

Psikologia Kalean ekimenaren esparruan, Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak 2025eko Psikologia Sariak banatzeko ekitaldia egin zuen maiatzaren 15ean eta, edizio horretan Esther Calvetek jaso du saria, “Pertsona” kategorian. Katedradun eta ikertzailea aitzindaria izan da gurasoen aurkako indarkeria aztertzen eta nerabeen agresibitatea prebenitzeko esku-hartze laburrak diseinatzen. Horregatik guztiagatik, osasun mentalaren arloan egindako ibilbide akademiko eta zientifiko nabarmenagatik saritu dute.

Sari horien helburua da Psikologiari gizartearen eragile eraldatzaile gisa egindako ekarpenagatik nabarmentzen diren erakunde, instituzio, enpresa edo pertsonen lana publikoki aitortzea. Saria eskultura pertsonalizatu bat da eta, “Pertsona” kategoriaz gain, bigarren kategoria bat ere badu “Erakunde, Entitate edo Enpresa” bati ematen zaiona. Oraingo honetan, Gizakia izan da sariaren irabazlea, ongizate komunitarioa eta laguntza psikosoziala sustatzen egindako lanagatik.

Esther Calvete Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Deusto Stress Research taldeko zuzendariaren lanak modu erabakigarrian lagundu du indarkeriari, erresilientziari eta arazo psikologikoei buruzko ezagutzan aurrera egiten, inpaktu handiko ikerketa eta esku-hartzerako eta prebentziorako orientazio argia konbinatuz.

Esther Calveteri buruzko bideoa, Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialaren LinkedInen argitaratua.