2026ko azaroak 03
Donostia-San Sebastián
(Des)konfiantza politikoak erakundeen kalitatean eta egonkortasunean duen eragina aztertzea lehentasunezko erronka da soziologian, politika zientzietan eta kudeaketa publikoan. Eztabaida horretan sakontzeko asmoz, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “Nola eragiten dio (des)konfiantza politikoak demokraziari?” jardunaldia antolatu dute, datorren asteartean, azaroak 3, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Loiola Centrumean.
Hitzaldien egitaraua eta aditu parte hartzaileak
Jardunaldiari hasiera emateko, aurkezpen instituzionala egingo dute Xabier Barandiaranek (Deustuko Unibertsitatea), Iosu Arraizek (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Adolfo Moraisek (Eusko Jaurlaritza). Ondoren, nazioarteko politologoen eta ikertzaileen hiru hitzaldi nagusiak izango dira:
- 10:15 – «Desatxikimendu politikoa demokraziaren krisiaren erdigunean»: Hizlaria: Mariano Torcal (Pompeu Fabra Unibertsitatea).
- 11-15: Kaferako atsedenaldia.
- 11:45 – «Nola zaindu osasun demokratikoa?»: Hizlaria; Yanina Welpen (Albert Hirschman Centre on Democracy, Geneva Graduate Institute).
- 12:45 – «Inkorporazio politikoa eta legitimitate demokratikoa»: Hizlaria: Rafael Piñeiro (Uruguaiko Unibertsitate Katolikoa).