Erasmus programaren 35. urteurrenean, Deustuko Unibertsitateak Erasmus Day-ak protagonisten bitartez historia kontatzera bideratzen ditu.

Erasmus Days-ak urriaren 13, 14 eta 15ean izango dira.

2022ko urriak 13

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak parte hartuko du, aurten ere, urriaren 13, 14 eta 15ean Europan eta munduan zehar egiten diren #Erasmus Days ekitaldietan. Hiru egun horien helburua da nazioarteko mugikortasunaren onurei balioa ematea, proiektuak zabalduz eta hezkuntza komunitatea eta herritarrak inplikatuz.

Festa hau bereziki garrantzitsua da aurten, Erasmus Programak 35 urte betetzen dituelako. Horregatik, inoiz baino gehiago erakutsi behar da ekimen honek balio eta helburu partekatuen inguruan herrialde ezberdinetako jendea batzeko duen indarra eta gaitasuna.

#ErasmusDays sarien 6. edizio honetako leloa honako hau da: "Gure balio europarrak gaur egungo eta biharko gazteriarekin partekatuz: 35 urte hauengatik eta etorriko direnengatik". Hori dela eta, Deustuko Unibertsitateak 35 urte hauetan zehar Erasmus Programan parte hartu duten pertsonen istorioak, testigantzak eta bizipenak partekatuko ditu bere hedabide kanaletan (Instagram, YouTube Deusto), hiru egunetan zehar.