Big Data eta Business Intelligence programako diplomak banatzeko ekitaldia eta mahai-ingurua, datuen mundua norantz doan aztertzeko

Big Datako tituludun berriak graduazioko ekitaldian

2022ko irailak 29

Bilboko Campusa

Big Data eta Business Intelligence programaren zazpigarren edizioko diplomak emateko ekitaldiaren barruan, Ingeniaritza Fakultateak mahai-inguru bat antolatu zuen, irailaren 28an, gai honen inguruan: “Kasu praktikoak eta joerak Big Dataren inguruan”. Hizlariek kontatu zuten zertarako erabiltzen den Big Data gaur egun eta azaleko ikuspegia eman zuten datuen munduaren teknologia norantz doan azaltzeko.

Parte hartzaileen artean, pertsona hauek egon ziren: Aitor Moreno, programako irakaslea eta Ibermatikako Adimen Artifizialeko eta Konputazio Kuantikoko arloko arduraduna; Elen Irazabal, AdvocatusAI enpresaren sortzailea eta CEOa eta irakaslea Konputazio Zientzietako legelarientzat; eta Pedro Gómez, BBVAko Finance Data Scientist Senior Expert-a. Ingeniaritza Fakultateko dekano Asier Perallosek eta Nazioarteko Harremanetako eta Eraldaketa Digitaleko errektoreorde Alex Rayónek ere hartu zuten parte.
 

 

28/09/2022 - Mesa redonda sobre Big Data y entrega de diplomas