Enrique Zuazua zientzialari ospetsua, oraintsu ERCren Advanced Grant saria lortu duena bigarrenez, Deustu Fundazioko DeustoTechen.

Berriak

2016ko urriak 17

Donostia-San Sebastián

Enrique Zuazua, aipatutako ERC Advanced Grantarekin saritu berria, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna, Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Euskal Akademiako eta Europaea Akademiako kidea da. Bere ikerketak eragin nabaria izan du: ISI Institutuak (Thomson) Matematika Aplikatuko esparruan “askotan aipatutako ikertzaile"tzat du, eta Julio Rey Pastor Ikerketa Sari Nazionala jaso zuen 2007an. Ekuazio Diferentzial Partzialak, Sistemen Kontrola eta Zenbaki-Analisia dira landu ohi dituen gaiak. ERCren Advanced Grant honekin, euskal matematikariaren (Eibar, 1961) planteamendu zientifikoek bi aldiz jaso dute bikaintasunaren aitorpena: NUMERIWAVES proiektuarekin lehenengo (2010-2015) eta DyCon proiektuarekin orain (2016-2021). Gutxi dira Europako ikertzaileen artean maila hori iritsi dutenak.

DyCon proiektua bost urtean garatuko da Deustuko Unibertsitateko Deustu Fundazioko DeustoTech zentro teknologikoan. Urriaren 1ean jarri zen martxan proiektua. DeustoTechek ERC Advanced Grant proiektu bat erakartzen duen lehen aldia da, eta bertako ikertaldea ekimen honek sinergia indartsuak sortuko dituelakoan dago. DyCon proeiktuak Madrilgo Unibertsitate Autonomoa ere hartzen du third party moduan.

DyConek Deribatu Partzialetako Ekuazioen kontrolaren eta zenbakizko hurbilketa metodoen alorrean garatuko du ikerketa programa, egun oraindik ondo ulertzen ez diren zenbait auziri helduz. Helburu horrekin, proiektuak metodo teoriko berriak, erraminta numerikoak eta sofware konputazionala garatu nahi ditu.

DyConek 2 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango du guztira, eta Deustuko Unibertsitateko Bilboko DeustoTech ikerketa eta teknologia zentroko Matematika Konputazionaleko Katedra berriaren barruan garatuko da. Zentroa Adimen Konputazionalean eta Big Datan espezializatuta dago, baita arlo horien aplikazioan ere hainbat sektoretan, hala nola industrian, osasunean, energian edo garraiobideetan. DyConen garapenak berrikuntza handia ekarriko du kontrolaren teoriaren, optimizazioaren eta alderantzizko problemen arloetara. DyConen helburu eta erronken egokitasuna eta DeustoTechek Datuen Analisiaren alorrean daukan esperientzia eta sendotasuna kontuan hartuta, arrakasta ziurtatuta dago eta Bilbo, Bizkaia eta Euskadi zientzia matematika zientzien nazioarteko erreferentzia bihurtuko dira.

DyConen markoan egindako aurrerapenak beste alor batzuetan ere izango dira erabilgarriak, hala nola Biologian, Ingeniaritzan edo Lurraren eta Klimaren Zientzietan.

DyConek prestatzen ari diren ikertzaileentzako, doktoretza burutu berri dutenentzako eta eskarmentu handiko ikertzaileentzako kontratuak eskaintzen ditu. Mundu osoko ikertzaileek izango dute Deusto Techeko Matematika Konputazionaleko Katedran sartzeko aukera.

Zuazua irakaslearen webgune pertsonala.

DyConi buruzko argibide gehiago.

DeustoTech.