Emilio Armaza eta Felipe Gómez Manilan, “Emerging Human Rights issues and Vulnerabilities” mintegian

Felipe Gómez, Manilan

2023ko maiatzak 29

Manila

Emilio Armaza eta Felipe Gómez Zuzenbide Fakultateko irakasleek Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Manilako (Filipinak) Ateneo Law Schoolek Emerging Human Rights Issues and Vulnerabilities gaiari buruz elkarrekin antolatutako mintegi batean parte hartu zuten apirilaren 16tik 24ra. Manila eta Baguio hirietan egin zen mintegia CALESA Europako Proiektuaren parte da, eta Europako hainbat unibertsitatek eta Filipinetako zenbait unibertsitatek hartzen dute parte bertan. Emilio Armaza irakasleak "On Transexualism" hitzaldia eman zuen, eta Felipe Gómez irakasleak, berriz, “The Evolution of the Rights of Indigenous Peoples”.