José Marí­a Guibert erretorea eta José Carlos Coupeau irakaslea Loiolako San Ignazioren I. Kongresuan Kordoban

El rector José María Guibert y el profesor

2022ko ekainak 20

Bilboko Campusa

Ignaziotar doktrinari buruzko estatuko eta nazioarteko hogeita hamar bat adituk, José María Guibert erretoreak eta José Carlos Coupeau Teologia irakasleak barne, Loiolako San Ignaziori buruzko Nazioarteko Lehen Kongresuan parte hartuko dute, Ignaziotar Urtearen barruan, Kordoban ekainaren 22tik 25era bitartean. 1.400 lagunek, 1.000k online eta 400 pertsonak aurrez aurre parte hartzeko eman dute izena Kordobako Elizbarrutiak eta Katedraleko Kabildoak, Loyola Andalucía Unibertsitatearekin eta Jesusen Lagundiaren Espainiako Probintziarekin batera, antolatutako kongresu honetan.


Ekainaren 24an eskainiko duen hitzaldian, Ignaziotar Lidergoari buruz hitz egingo du errektoreak. Coupeau irakasleak, bere aldetik, egun berean, “Ignaziotar bereizkuntza” gaiari helduko dio. Beste hizlari garrantzizko batzuk hauek izango dira: Jesusen Lagundiko Espainiako Probintziala, Antonio España; Parisko (Frantzia) Centre Sèvres-eko irakasle Sylvie Robert; Georgetown Unibertsitateko Misio eta Ministerioko presidenteorde Mark Bosco; Chicagoko Loyola Unibertsitateko irakasle Scott Hendrickson; eta Gonzalo Villagran Loyola Unibertsitateko Teologia Fakultateko dekanoa. Egitarau osoa.


Hitzaldiez gainera aldi bereko jarduerak izango dira, besteak beste, 'El divino impaciente' antzerki-emanaldia, José María Pemán-en antzezlana, Loyola Unibertsitateko Antzerki Taldeak antzeztuko duena eta Arte Eszenikoen Sari Nazionala irabazi berri duena, erakundearen beraren sormen eta dibulgazio izpirituagatik.


Kongresua 'online' emango da webgune ofizialaren bidez (www.congresosanignacio.com) eta erakunde antolatzaileen YouTube kanalen bidez; berariazko aplikazio bat ere badute, eta horren bidez ekitaldiak sortutako informazio guztia lortu daiteke.