2025eko apirilak 30
Bilboko Campusa
Accessible Heritage Experience for Audience Development – AHEAD proiektuak, Deusto Research Social Impact 2025 zigilua lortu du. Gure unibertsitatean Macarena Cuenca eta Jaime Cuenca buru dituen proiektua da hau, eta Europa Sortzailea deialdiaren barruan kokatzen da. Proiektuaren helburua ondorengoa ulertzen laguntzea da: kultura ondarearen sektoreari dagokionez, gizakia ardatz duten ikuspegiak aplikatzeak, ikaskuntza praktikoak, inpaktuak eta datuetan oinarritutako metodologiek lan-praktikak berritzen laguntzen dutela, eta, sektorea gure komunitateentzat garrantzitsuagoa, finatzarioki iraunkorragoa eta gizarte, kultura eta ekonomia hazkunderako aukerak sortzeko gai izatea ahalbidetzen duela.
Eskuratutako zigiluak gizarte-inpaktua duen bikaintasun ikerketa aitortzen eta saritzen du, hauxe bera 2023-2026 plan estrategikoan jada jasota dagoelarik. Plan estrategikoak lehentasuntzat hartzen ditu "ezagutzaren sorrera eta transferentzia ardaztea" eta "sareetako lana eta haren gizarte-eragina bultzatzea". Ikerketaren inpaktu soziala sustatzearen helburua da gure unibertsitateak gizartearen eta planetaren erronka handiak hobeto ulertzen laguntzeko duen misioari eta erronka horiei modu kolektiboan eta koordinatuan irtenbidea emateko duen gaitasunari erantzutea.