Mikel Mancisidor irakaslea FECYT Fundazioaren Aholku Batzordean

Mikel Mancisidor

2023ko urtarrilak 18

Bilboko Campusa

Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) Aholku Batzordea sortu du, erakundearen kontsultarako eta aholkularitza teknikorako organo gisa jardungo duena. FECYTeko Zuzendaritza Nagusia buru dela, Fundazioaren jardun-arloetan ospe handia duten pertsonek osatzen dute – besteak beste, Deustuko irakasle aditu eta NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kide Mikel Mancisidorrek –, bai eta bere izaeragatik Fundazioaren garapenerako interesgarriak diren iritziak eman ditzaketen erakundeetako ordezkariek ere.

Bere funtzioak dira, besteak beste, Fundazioaren proiektuei eta jarduera-ildoei buruzko aholkularitza teknikoa ematea; FECYTen jarduera estrategikoei buruzko txostenak, azterlanak, analisiak edo ebaluazioak egitea; eta aliantza eta lankidetza berriak proposatzea.

Mancisidor irakaslearekin batera, honako hauek dira kontseilu horretako kide: María Martinón-Torres, Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko (CENIEH) zuzendaria; Marta Macho, EHUko irakasle agregatua; Mateo Valero, Barcelona Supercomputing Centerreko (BSC) zuzendaria; Daniel Innerarity, IKERBASQUE-UPV ikertzailea eta Florentziako Europako Unibertsitate Institutuko Adimen Artifizial eta Demokrazia Katedraren titularra; Amaya Mendikoetxea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko errektorea; José Manuel López, Murtziako Unibertsitateko Transferentzia, Komunikazio eta Dibulgazio Zientifikoko errektoreordea; María Blasco, Ikerketa Onkolologikoen Zentro Nazionaleko zuzendaria, CNIO; Carolina Moreno, Universitat de Valènciako (UV) katedraduna; Jorge Barrero, COTEC Fundazioko zuzendaria; Ángela Nieto, Neurozientzien Institutuko (CSIC-UMH) ikertzailea; eta Marcos García Cristóbal, erakusketen komisarioa eta kultur kudeatzailea.

Informazio gehiago.