AERGI elkarteko lehendakariak, Josean Fernándezek, Donostiako Erizaintzako ikasleei bisita egin zien

Saioa Bilboko campuseko ikasleentzat ere zuzenean eman zen, online.

conferencia aergi

2025eko urriak 20

Campus Donostia

Donostiako Erizaintzako Graduko 2. mailako ikasleek AERGI elkarteko lehendakaria den Josean Fernández izan zuten bisitan aurreko astean. Honek adikzioaren esperientziari eta menpekotasuna pairatzen duten pertsonen laguntzan eta zaintzan erizaintzaren funtsezko eginkizunari buruzko hitzaldi inspiratzailea eskaini zuen. Saioa Bilboko campuseko ikasleentzat ere zuzenean eman zen, online.

Hurrengo AERGI 2025 Topaketaren lemak gogorarazten duen bezala, “botila huts bat gauza askoz beteta dago”. Menpekotasunek istorioak, emozioak eta prozesuak ezkutatzen dituzte, ulertuak eta lagunduak izan behar direnak.

Hemendik gure zorionik beroenak AERGI elkarteari, adikzioan ikusgarritasuna, kontzientziazioa eta laguntza-sareak sortzeko egiten duen lan bikainagatik.

Elkarteari eta ekitaldiari buruzko informazio gehiago webgunean.