XXI. mendeko unibertsitatearen rol eraldatzailea aztergai Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean

Topaketan nazioarteko adituak, arduradun akademikoak eta erakundeetako agintariak elkartuko dira, unibertsitatearen zerbitzu bokazioaz eta gizartearen eskariei erantzuteko duen gaitasunaz hausnartzeko

 Rol transformador universidad

2026ko azaroak 05

Donostia-San Sebastián

Eraldaketa ekonomiko, teknologiko eta sozial azkarrak ezaugarri dituen egungo inguruan, goi mailako hezkuntzaren zeregina ezin da ezagutzak transmititzera edo ikerketako metrikak ekoiztera mugatu. Gaur egungo konplexutasuna ulertzeko, erakunde akademikoek eraldaketarako eragile aktibo gisa nola joka dezaketen aztertu behar da, beren komunitateetan garapena, kohesioa eta lidergo etikoa bultzatzeko. Erronka horri erantzunez, “XXI. mendeko unibertsitatearen rol eraldatzailea” topaketa izango da azaroaren 5ean, osteguna, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, unibertsitatearen 140. urteurrenean, Donostiako campusaren 70. urteurrenean eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren 20. urteurrenean. Topaketan nazioarteko adituak, arduradun akademikoak eta erakundeetako agintariak elkartuko dira, unibertsitatearen zerbitzu bokazioaz eta gizartearen eskariei erantzuteko duen gaitasunaz hausnartzeko.

Topaketa Louise Kempton Newcastleko Unibertsitateko Eskualde eta Hiri Politikako irakaslearen hitzaldiaren inguruan egituratzen da. Kempton unibertsitateek beren inguruneei egiten dieten ekarpenean espezialista da. Haren hitzaldiaren ondoren, erakundeen arteko mahai ingurua izango da, Mari Jose Aranguren Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako errektoreak moderatua. Parte hartzaileak Juan José Etxeberria SJ., Deustuko Unibertsitateko errektorea; María Iraburu, Nafarroako Unibertsitateko errektorea; eta Josep M. Vilalta, Kataluniako Unibertsitate Publikoen Elkarteko idazkari exekutiboa izango dira. Jardunaldiari Juan Ignacio Pérez Iglesiasek, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak, emango dio bukaera.

Eguna: 2026ko azaroaren 5a, osteguna.
Ordua: 09:30-11:00
Tokia: Foro aretoa, Larramendi eraikina, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa. 

Jardunaldiaren egitaraua:

09:30 - 10:10 | Hasierako hitzaldia:“The Regional Role of Universities: from aspiration to effective action”.Hizlaria: Louise Kempton, Newcastle Unibertsitateko Eskualde eta Hiri Politikako irakaslea. Aurkezlea: James Wilson, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia.

10:10 - 10:50 | Mahai ingurua:Nola egiten zaie aurre unibertsitatearen rol eraldatzailearen erronkei? Parte hartzaileak: Juan José Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko errektorea; María Iraburu, Nafarroako Unibertsitateko errektorea; Josep M. Vilalta, Kataluniako Unibertsitate Publikoen Elkarteko (ACUP) idazkari exekutiboa. Moderatzailea: Mari Jose Aranguren.

10:50 - 11:00 Amaiera instituzionala: Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua.