Deusto Business Schooleko European & International Business Management masterra lehenengoz sartu da kudeaketako masterrik onenen QS ranking globalean

Duela aste batzuk, Financial Times-en ranking ospetsuan ere nabarmendu zen programa hori

DBSko EIBM Espainiako negozio eskoletan 6. eta Europakoetan 66. ageri da.

2022ko irailak 29

Bilboko Campusa Donostiako Campusa Madrilgo Egoitza

QS nazioarteko ranking-ak lehenengoz sartu du sailkapen globalean Deusto Business Schooleko European & International Management Unibertsitate Masterra (EIBM). Baterako titulu bat da, Audencia Business School (Frantzia) eta University of Bradford (Erresuma Batua) erakundeekin batera eskaintzen dena.

QS-k management arloko munduko 600 masterrik onenak ebaluatzen ditu sailkapen horretan eta Deusto Business Schooleko EIBM seigarren tokian kokatu du Espainiako negozio eskoletakoen artean eta 66. Europa mailakoen artean.

QS-k baliorik handieneko ezaugarrien artean aipatu du Deusto Business Schooleko EIBMren ‘value for money’ delakoa, besteak beste, masterrean egindako inbertsioa berreskuratzeko batez beste behar den denbora, nazioartekotzea eta aniztasuna, bai gelan eta bai irakasleen artean.

Deusto Business Schooleko EIBMk Financial Times-en (FT) ranking-ean lehenengoz sartzea ere lortu zuen duela aste batzuk, mundu mailan 45. lekuan. Sailkapenean tituludunen lanbideko karreraren progresioa azpimarratu zen, laugarren tokian agertu zelarik arlo horretan.

EIBM QS eta FT sailkapenetan sartzea 2021ean AACSB eta AMBA nazioarteko akreditazioak lortu izararen ondorio dela esan daiteke. Audencia Business Schoolek eta Bradfordek ere akreditazio berdinak dituzte. Hala, kudeaketako master hau eskaintzen duten hiru negozio eskolak munduko % 2 onenen artean ageri dira.