2013ko azaroak 22
Bilboko Campusa
Gai horretako adituez gain, Zuzenbide Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzako Itsas Arduralaritza Eskolak, Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako eta Itsas Zuzenbideko Unibertsitate Masterra eskaintzen duten bi erakundeek, Julio Fuentes, Estatuko administratzaile zibila gonbidatu dute
José Manuel Martín Osantek, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, Los derechos de los pasajeros que viajan por mar: UE Nº 1177/2010 hitzaldia eskainiko du. 10:30ean, Marian Hoeksek, Erasmus de Rotterdan Unibertsitateko irakasleak, International Road Transport in Multi- and Synchromodal Chains gaiaz hitz egingo du; eta 12:00etan, Jaime Soroa Garcíak, The Shipowner’s Clubeko (Londres) claims handler delakoak, Clubes de P&I en el siglo XXI izango du aztergai.
13:00etan, Julio Fuentes Gómezek El proyecto de ley de Navegación Marítima: pasado, presente y futuro aztertuko du. Amaiera emango dio ekitaldiari, 14:00etan, Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako eta Itsas Zuzenbideko Unibertsitate Masterreko irakasle Javier Larenak.