Juan Yusta Ramirez ikaslea, Cuatrecasas Challenge-ren bigarren edizioan parte hartzeko hautatu dute

Juan Yusta Ramírez

2023ko urtarrilak 11

Bilboko Campusa

Cuatrecasas Challenge-k Zuzenbideko 16 ikasle aukeratu ditu, oraingo honetan Espainiako hamabi unibertsitatetatik etorriak, enpresa zuzenbidearen esparruko lehiaketa nazional honen 2. edizioan parte hartzeko. Gazte horien artean, Deustuko Unibertsitateko Juan Yusta Ramirez dago. Deialdi honek hirurogei hautagaitza jaso ditu, Zuzenbideko gradu bikoitzeko edo graduko azken mailako ikasleenak, guztiak ere ibilbide akademiko bikainekoak eta ingeles maila handikoak. Hogeita bat unibertsitatetakoak dira.

Parte hartzaileek bikoteka ebatzi beharko dute kasu praktiko bat, Cuatrecasas enpresako bazkideek osatutako epaimahai baten aurrean, bi fasetan: idatzi bat urtarrilaren 31n aurkeztu beharko dute, eta, ondoren, ahozko bat, otsailaren 23an, Madrilen. Bikote irabazle bat eta finalista bat egongo dira, eta horietako bakoitzak Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterrerako edo espezializazioa duen Master bikoitzerako laguntza ekonomikoa jasoko du. Horrez gain, aukera izango du masterreko praktikak Kuatrecasasen egiteko.

Hauek dira hautatutako ikasleak:

- Cristina Aledo (Madrilgo Carlos III Unibertsitatea) - Javier Muñoz (Madrilgo Carlos III Unibertsitatea) - Andrea Santamaría (Madrilgo Carlos III Unibertsitatea) - Tomás Aparicio (Vigoko Unibertsitatea) - Paula Baidez (Alacanteko Unibertsitatea) - Andrés Bravo (San Pablo CEU Unibertsitatea) - Alejandra Carrillo (Murtziako Unibertsitatea) - Asis Carolina Doussinague (ESADE) - Natalia Gracia (ESADE) - María del Mar García (Salamancako Unibertsitatea) - Roberto Gutiérrez (Alcalako Unibertsitatea) - Mateo Lantero (Francisco de Vitoria Unibertsitatea) - Carlos Müller (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) - Alejandro Nuñez Sastre (CUNEF) - Juan Yusta Ramirez (Deustuko Unibertsitatea)