Loa kirolarein errendimenduan: neurtu, interpretatu eta erabaki

Atsedenak eta loaren kalitateak kirol errendimenduan nahiz kirolarien osasunean duten eragina aztergai izan dute Deutestuko Unibertsitateko Foro Aretoan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako (JFKZ) Graduko ikasleekin batera.

JFKZ lo

2026ko azaroak 02

Foro Aretoa (Donostiako Campusa)

Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kiroleko Fakultateak 'Loa kirolarein errendimenduan: neurtu, interpretatu eta erabaki' izeneko hitzaldia hartu du Donostiako Campuseko Foro Aretoan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko (JFKZ) irakasgaien esparruan.

Saioa graduko ikasleei zuzenduta egon da, eta bertan sakonki aztertu da loak eta atsedenak kirol-errendimenduan eta kirolariaren osasun integralean duten funtsezko papera. Aurkezpenak alderdi teorikoak eta praktikoak uztartu ditu, atsedena aldagai estrategiko gisa nola neurtu, lortutako datuak nola interpretatu eta kirol-prestakuntzan erabaki profesional egokiak nola hartu erakutsiz.

Kirol errendimendua eta osasuna ardatz

Hitzaldian zehar, azpimarratu da loa ez dela soilik nekeari aurre egiteko tresna pasiboa, baizik eta errendimendu fisikoa zein kognitiboa optimizatzeko eta lesionatzeko arriskua murrizteko faktore determinatzailea. Ikasleek aukera izan dute gaur egun loaren monitorizaziorako erabiltzen diren teknologiak eta metrikak ezagutzeko, bai eta datu horiek entrenamenduaren karga egokitzeko eta berreskurapen-prozesuak hobetzeko orduan duten garrantzia ulertzeko ere.

Ekarpen hauek zuzenean konektatzen dute JFKZ Graduko irakasgaiekin, prestatzaile fisiko eta kirol-zientzialari berriei errendimenduko zein osasunerako kirol-alorretan ebidentzia zientifikoan oinarritutako erabakiak hartzeko gaitasuna emanez.

Ikaskuntza konpetentziala eta profesionala

Jardunaldiak pentsamendu kritikoa eta hausnarketa bultzatu ditu etorkizuneko profesionalen artean, neurtzeaz gain datuak testuinguru bakoitzera egokitzearen garrantzia nabarmenduz. Topaketari amaiera emateko, eztabaida-spazio bat ireki da, non ikasleek eta hizlariek aztertu duten nola aplikatu daitezkeen loaren inguruko ezagutza hauek goi-errendimenduko zein osasuna sustatzeko kirol-testuinguruetan.

Fakultateak eskerrak eman nahi dizkie jarduera hau antolatzen lagundu duten irakasleei, eta berriro ere azpimarratu nahi du teoria akademikoa eta praktika profesional eguneratua elkarlanean jartzeko apustua.