2022ko azaroak 24
Faculty Club
Deusto Social Lab Aholku Batzordea, eragile ekonomiko eta sozialen arteko etengabeko elkarrizketa erraztuko duen gobernantza eredu baten bidez Unibertsitateari aholkularitza ematea helburu duen ekimena, joan den azaroaren 24an bildu zen José Luis Larrea buru zuen bilkuran. Bilera horretan, Deustuk talentuaren eta enplegagarritasunaren inguruan dituen erronka berriei buruzko eztabaida egin zen.
Besteak beste, Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru diputatua, Iñaki San Sebastián CAFeko proiektu estrategikoen arduraduna, José Ortega Carretero NTT Datako negozio garapeneko bazkide arduraduna eta Víctor Urcelay errektoreordeak moderatutako mahai inguruan parte hartu dute.
