Ikastetxe Nagusiak ongietorria eman die ikasle berriei

Ikastetxe Nagusiak ongietorria eman die ikasle berriei

2022ko irailak 06

Bilboko Campusa

Ikasturte hasiera berri bakoitzean bezala, Deustuko Ikastetxe Nagusiak hainbat harrera-jardunaldi egin ditu Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean elkarrekin bizitzen eta ikasten hasi diren ikasleei ongietorria emateko.

Horrela, irailaren 4an, 5ean eta 6an, ikasleek aukera izan dute unibertsitate-ikasturte honetan beren etxea izango denarekin harremanetan jartzeko eta beren tutoreak eta ikaskideak ezagutzeko, baita Ikastetxeak eskaintzen dituen instalazioak eta zerbitzuak ezagutzeko ere.