2023ko irailak 18
Donostiako Campusa
Astelehenean, irailaren 18an, 15:00etan, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Foro Aretoan, "Erakundeen Azoka-ren aurtengo edizioa egingo da. Ekitaldi horren helburua da hainbat gizarte erakunderen proiektuak ezagutaraztea, eta haiekin boluntario gisa lankidetzan aritzeko interesa duten pertsonei, ikasleei zein ikasle ez direnei, dituzten aukeren berri ematea. Honako erakunde hauetako arduradunak izango dira: Alboan, Aspace, Minbiziaren aurkako elkartea, SOS Arrazakeria, Goyeneche Fundazioa, Mestiza, Ijitoen Idazkaritza Fundazioa, Hazi eta Ikasi, Jesuitak Ikastetxea, Ume Alaia, Atzegi, AlgaraKlown, Loiolaetxea eta Intered.
Informazioa jaso eta izan dezaketen zalantzak argitu ondoren, interesdunek hiru erakunde aukeratu ahal izango dituzte irailaren 18tik aurrera, beren interesen araberako lehentasunen ordenan. Ondoren, urriko lehenengo asteetan, boluntarioek boluntariotzako esperientzia izango duten erakundea eta erabiltzaileak ezagutuko dituzte. Boluntariotzako esperientziarekin batera, ALBOANek emandako prestakuntzako jarduerak egongo dira, eta boluntarioei tresna erabilgarriak emango dizkie boluntariotzaren inpaktua ahalik eta positiboena eta egokiena izan dadin. Prestakuntza hori hainbat saiotan banatuko da, eta hainbat gai landuko dira: boluntarioaren zereginari buruzko hausnarketa, gizarteratzea, esperientziaren jarraipena, ondorioak eta ebaluazioa. Amaierako memoriak boluntario bakoitzaren esperientzia, motibazioak, hausnarketak, gomendioak eta azken ondorioa bilduko ditu.
Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko ikasleek eta irakasle, ikertzaile eta zerbitzuetako langileek Gipuzkoako hainbat gizarte erakundetan esperientzia kooperatibo bat bizitzeko aukera izango dute ikasturtean zehar. Gizarteratzearen alde lan egiteak eta bestelako beharrizanak dituzten errealitate bat bizi duten pertsonak ezagutzeak gizarte bidezkoago eta inklusiboago baterantz aurrerapausoak ematea ahalbidetzen digu. Boluntariotza da horretarako lan egiten duten gizarte erakundeen eta haiek eskaintzen dituzten zerbitzuen erabiltzaileen beharrei erantzuteko modu bat.
"Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake." Eduardo Galeano.
Eguna: irailak 18, astelehena
Ordua: 15:00 - 16:30
Lekua: Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Foro aretoa.
Erakunde parte hartzaileei eta jardunaldiari buruzko informazio gehiago