Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean banatu dira Gipuzkoako 2023ko Arizmendiarrieta Sariak

Cadinox, enpresa kategorian, eta Matia Fundazioa, irabazi asmorik gabeko erakunde kategorian, izan ziren sarituak

Arizmendiarrieta sariak

2024ko ekainak 17

Donostia-San Sebastián

Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak, Deusto Business Alumniren lankidetzarekin, gosaria ospatu zuen ekainaren 17an Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean: “Nola erakarri, landu eta fidelizatu talentua” jardunaldian , Gipuzkoako 2023ko Arizmendiarreta Sariak ere banatu ziren.

Jardunaldiari hasiera emateko, Aloña Velascok, Cadena SER Euskadikoak, eta Ignacio Muñozek, Deusto Business Alumni elkarteko lehendakariordeak ongietorria eman zieten denei. Juan Manuel Sindek, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko presidenteak, hitz batzuk eskaini zituen ekitaldiaren zentzua azaltzeko, eta “Nola erakarri, landu eta fidelizatu talentua” izeneko mahai-inguruari pasoa eman zion. Mahai-inguruan, pertsona hauek izan ziren parte-hartzaile: Jon Angulo, 2020ko Arizmendiarrieta Sariaren irabazlea eta Hidrorubber enpresako zuzendari nagusia; Amaia Arizkuren, Deusto Business Schooleko Giza Baliabideen Kudeaketako katedraduna, eta Lorenzo Mendieta, Euskadiko 2020ko Arizmendiarrieta Sariaren irabazlea eta Alcorta Forging-eko zuzendari nagusia. 

Ekitaldiaren moderatzaile Aloña Velascok galderak egin zizkien hizlariei, eta talentuari buruzko hainbat gai jorratu zituzten. Euskadin dagoen talentuari buruz galdetu zuen hasieran, asko baitago; gure taldeetan lan egiten duten pertsonak ezagutzeko adina gelditzen uzten diegun ere galdetu zuen; lan egiteko beste herrialde batzuetara bidaiatu nahi duten gazte kopuru handiari buruz ere hitz egin zuten, eta gure ikasleak eskaintzen dizkiegun lanetarako kualifikatuegiak ote dauden; besteak beste. Mahai-inguruaren ondoren, Cristina Murillo igo zen, epaimahaiaren bozeramailea, eta Sariaren akta irakurri zuen.

Ondoren, Gipuzkoako Arizmendiarrieta Sariak eman zitzaizkien Cadinox eta Matia Fundazioari. Bertan, Unai Andueza Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak Cadinoxeko zuzendari gerente Andoni Isastiri eman zion saria, eta Xabier Riezu Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreordeak Mª Carmen Garmendia Matia Fundazioko Patronatuko lehendakariari eman zion saria.

Maiatzean Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren egoitzan egindako bileran, 2023ko Gipuzkoako Arizmendiarrieta Sarien epaimahaiak erabaki zuen irabazle izendatzea Cadinox, enpresa kategorian, eta Matia Fundazioa, irabazi asmorik gabeko erakundeen kategorian. Sarien bidez, Arizmendiarrietaren kristau-humanismoan oinarritutako Enpresen Eredu inklusibo parte-hartzailearen printzipioak eta balioak aplikatzen dituzten enpresak eta erakundeak nabarmendu nahi dira, baita eredu horrek gomendatutako kudeaketa-sistemak ere. Epaimahaiko kideak hauek izan ziren: José Antonio Aguado, Enpresa Estrategiako kontseilari ordezkaria; Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia; José Manuel Bujanda, Eusko Ikaskuntzakoa; Arantza Jaka, Kristau Eskolakoa; José Emilio Lafuente, Gipuzkoako Caritaseko idazkari nagusia; Roberto Larrañaga, Confebaskeko presidente ohia; Ignacio Lekunberri, Mutualiako zuzendari nagusia; Juncal de Lucas, Salto Systemseko zuzendaritza taldeko kidea, 2022ko Arizmendiarrieta Sariaren irabazlea; Lorenzo Mendieta, Alcorta Forging-eko zuzendari kudeatzailea, 2020ko Arizmendiarieta Sariaren irabazlea; Cristina Murillo, GAIA klusterreko zuzendaria; Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitateko Donostiako errektoreordea, eta Ana Ugalde, Gipuzkoako Ganberako Jakintzaren Kudeaketako zuzendaria.

Ekitaldia amaitzeko, Xabier Riezu Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko errektoreordeak agurtzeko hitz batzuk esan zituen.

Streaming bidezko grabazioa

Gipuzkoako 2023ko Arizmendiarrieta Sariak