Bilboko campusak 650 bisitariri egin zien harrera Ateak Zabaltzeko lehenengo larunbatean

Joan den martxoaren 17an, Deustuko Unibertsitateak Ateak Zabaltzeko lehenengo larunbata ospatu zuen Bilboko campusean. Jardunaldi honetara 650 bisitari hurbildu ziren, Euskal Autonomia Erkidegotik ez ezik Errioxa, Burgos, Cantabria eta Asturiasetik ere.

Bisitariek Unibertsitateko fakultate eta eskoletako irakasleen eskutik jaso zuten informazioa, Antzerki Tailerraren aktuazioaz gozatu ahal izan zuten eta DU maskota berriak ere ezagutu zituzten. Gainera, Unibertsitateko ikasleak arduratu ziren bisitaldi gidatuak egiteaz, Unibertsitateko instalazioak eta tokirik enblematikoenak ezagutarazteko.

Berriak