2026ko maiatzak 07
Bilbao
Banco Santanderrek beste beka deialdi bat jarri du abian, Deustuko Unibertsitateko doktorego aurreko eta doktorego ondoko ikertzaileentzat, haien garapen profesionala bultzatzeko eta ikerketa jarduera sendotzeko. Laguntza horiek onuradunen prestakuntza, ikerketako mugikortasuna, eragin handiko aldizkari zientifikoetan argitaratzea eta ikerketa-lanarekin zuzenean lotutako beste jarduera batzuk finantzatzera bideratuta daude.
Deialdiak guztira 21 beka ematea aurreikusi du, 54.000 euroko zuzkidurarekin, bi programatan banatuta. Alde batetik, doktorego aurreko laguntzen programa dago, doktoregoko ikasleentzat, 2.000 euroko 15 beka ematea aurreikusi duena. Eta, bestetik, doktorego ondoko ikerketa programa dago: doktorego ondoko etapako ikertzaileentzat da eta 4.000 euroko 6 beka ematea aurreikusi du.
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 7tik urriaren 1era arte egongo da zabalik. Deialdiaren behin betiko ebazpena 2026ko azaroaren 10ean argitaratuko da. Interesdunek bi deialdien oinarriak eta eskaera inprimakiak www.santanderopenacademy.com webgunearen bidez kontsultatu ditzakete.
Ekimen hau Banco Santanderren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetzaren barruan kokatzen da, eta Santander Universidades-en jardueren parte da. Dibisio horren bidez, finantza erakundeak goi mailako hezkuntzarekin eta ikerketarekin duen konpromisoa sustatzen du, hamalau herrialdetan 1.100 unibertsitate baino gehiagorekin akordioak sinatuta.