2013ko urriak 30
Bilboko Campusa
Peter Zumbansen-ek, Yorkeko Unibertsitateko (Toronto) Osgoode Hall Law Schooleko zuzenbideko irakasleak eta lege teoriari eta nazioz haraindiko gobernagarritasun ekonomikoari buruzko ikerketako katedradunak, gainera, IP Luis Gordillok antolatutako ikerketako hitzaldi eta mintegien zikloan parte hartu du.
Unibertsitateko Garate aretoan eman zuen hitzaldia pasa den urriaren 30ean; bertan, entzule asko izan ziren. Zumbansenek “Globalization and the Law-Consequences for Legal Research and Education” hitzaldia eman zuen.
Esperientzia egiaztatua
Peter Zumbansenen curriculumak nazioz haraindiko ikerketan eta gobernantzan goren mailakoa dela erakusten du. Zuzenbideko goi mailako ikasketak Parisko, Frankfurteko eta Harvardeko unibertsitateetan egin zituen, eta, 2004. urteaz geroztik, Yorkeko Unibertsitateko (Toronto) Osgoode Hall Law Schooleko zuzenbideari eta gizarteari buruzko ikerketa kritikoko laborategiko zuzendaria da, eta, bertan, bi ikerketa programa zuzentzen ditu: zuzenbideari eta politika ekonomikoari buruzko ikerketa konparatiboa eta hiri ikerketarako elkarlaneko laborategia
Era berean, Yorkeko Unibertsitateko (Toronto) Europar Batasuneko Bikaintasuneko Zentroko zuzendarikidea da, eta irakasle bisitaria izan zen Dublingo Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko gobernantza korporatiboaren eta nazioz haraindiko zuzenbidearen arloan, bai eta Oñatiko Lege Soziologia Institutuko (Espainia) irakasle bisitaria ere.