Edutinkerrek Make World proiektuaren emaitzak aurkeztu ditu, lehen hezkuntzako STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika hitzen ingelesezko siglak) arloen ikaskuntzarako baliabideak ikasteko

Hezkuntzan berritzeko, erronka berriak zein diren ikusteko eta kezkak eta jardunbide egokiak partekatzeko hezkuntza arloko profesionalentzako topagunea

 

Berriak

2016ko uztailak 05

Bilbao

Uztailaren 5ean, 80 hezitzaile, ikertzaile eta nazioarteko diziplina ugariko aditu baino gehiago bildu zituen Edukinterrek, hezkuntzaren pentsamendu konputazionalak arlo horretan egin dituen ekarpenen inguruko proposamenak hausnartzeko. Konferentzia Ingeniaritza Fakultateko learning ikertaldeak antolatu zuen eta hainbat gai jorratu ziren: gazteen bokazio zientifiko eta teknologikoak, programazioa txikienei irakastea, baita haur hezkuntzan ere, arazoak konpontzea, pentsamendu algoritmikoa, artearen, musikaren eta teknologiaren arteko lotura curriculum akademikoan, edo informatika egunero erabiltzen ditugun gauzen bidez ulertzea (jokorako kartak, esaterako).


Topaketan, lekukotasun inspiratzaileak kontatu ziren: David Cuartielles, Arduinoren sortzailekidearena; Agueda Gras-Velázquez, Scientix proiektuaren eta European Schoolneten Zientzien programaren arduradunarena; Nati de la Puerta, A Fortiori Editorialen zuzendariarena; edo Estibaliz León Innobasquekoarena, besteak beste.
Ekarpen horiez guztiez gain, Edukinterren aurkeztu ziren Make World europar proiektuaren emaitzak ere. Deustuko Unibertsitateak lideratzen duen proiektua da, Grezia eta Poloniako beste erakunde eta ikastetxe batzuen laguntzarekin.


Make World-ek plataforma ireki eta doakoa eskaintzen du, lehen hezkuntzako zientzia eta teknologia arloetako didaktikarako diseinatua. Make World plataformak metodologia berria proposatzen du, programazioko erronka txikiak gainditzean oinarritua, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) arloekin eta pentsamendu konputazionalarekin lotutako gaitasunak garatzeko.


Plataforma sozial gamifikatua da, hezkuntzako baliabideak dituena, erabiltzeko eta birnahasteko prest. Horiek dira osagai nagusiak Make World geletan egongo den errealitatea izan dadin eta erabiltzaileen elkarteak eta sortzaileak ugaritu daitezen.

 

Argibide gehiago