2014ko irailak 29
Bilboko Campusa
Eduardo Ruiz Vieytez, Zuzenbide Publikoko Departamentuaren zuzendaria, Deustuko Unibertsitatearen izenean egon zen Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Erakundearen Patronatuan.
Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Erakundearen Patronatua (LSNE, www.iisj.es) sei hilean behin biltzen da. Kideen artean, Deustuko Unibertsitateak ordezkari bat du, Eduardo Ruiz, Konstituzio Zuzenbideko irakaslea. Harekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko bi irakasle daude, Bartzelonako Unibertsitateko irakasle bat, eta atzerriko unibertsitatetako hiru kide.
Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du eta funtzionamendu autonomoa du, beraz, Jaurlaritzako ordezkariak eta zuzendari zientifiko bat ditu.
Erakundearen jarduera nagusienetariko bat Soziologia Juridikoaren Masterra da, ikasturte batekoa. Gaur egun, kurtso horretan 20-25 ikasle daude Europa, Afrika, Asia eta Amerikakoak. Ikasleak berrogeita hamabost lurraldetatik etorritakoak dira.
Masterra irailean hasten da eta martxoan amaitu. Irakasle taldeko kideak hogeita zazpi herrialde desberdinetatik etorritakoak dira eta bi asteko formazioa eskaintzen dute adituak diren arlo espezifikoetan. Apirilean eta irailean, ikasleak tesirako ikertzen eta idazten aritzen dira, adituek gainbegiratuta, eta lanik onenak argitaratzeko aukera izaten da.
Erakundeko liburutegi sozio-juridikoa Europako handienetarikoa da eta ingelesez zein espainolez idatzitako bilduma garrantzitsuak ditu; bai eta frantsesez, alemanez edo italieraz idatzitako material inportante ugari ere.
Epe laburrean eskaintza handitzea espero du liburutegiak, batez ere mendebaldekoak ez diren hizkuntzei dagokionez. Liburutegiko katalogoko liburuak, bai eta norbanakoen testuak zein artikulu-bildumak doan eskura daitezke Internet bidez.
Erakundeak gustura jasotzen ditu era guztietako bisitak, bai doktoretza egitera datozen ikasleak, bai doktore direnak, baita ikerketak egitera datozen esperientziadun adituak ere. Era berean, doako ostatua eskaintzen die bereziki doktoregoa egitera datozen ikasleei.
Workshopak edo Lantegiak apiriletik uztailera antolatzen dira. Iristen diren hautagaitzen artean interesgarrienak aukeratzen dira.
Antolatzaileak arduratzen dira parte hartzaileak gonbidatzeaz eta Institutuaren esku dago herri mailako antolaketa. Workshopetan nazioarteko lider akademikoak, profesionalak eta aktibistak elkartzen dira eta eztabaida sakonak izaten dituzte.
Lantegi horietan ateratako konklusio gehienak argitaratu egiten dira, bai liburu formatuan edo bai Internet bidezko Oñati Socio Legal Serie aldizkarian. Halaber, era guztietako bilkurak antolatzen dira aldez aurretik eskatuz gero.
Hautatuak izan direnek parte hartzaileak eta Institutukoak gonbidatzen dituzte. Workshopsetan nazioarteko lider akademikoak, profesionalak eta aktibistak biltzen dira eta haien debate sakonen ondorioak argitaratu egin ohi dira, edo Institutuarekin lotutako liburuetan edo Oñati Socio Legal Series Webgunean. Bestelako bilerak ere antolatzen dituzte eskaria eginez gero.