Eba Gamindek eta Nerea Mujikak ikur-diplomak jaso dituzte euskaltzain urgazle gisa

Berriak

2022ko apirilak 29

Bilboko Campusa

Euskaltzaindiak joan den apirilaren 29an eman zizkien Euskaltzaindiaren ikur-diplomak 2021ean izendatutako euskaltzainei, horien artean Eba Gaminde abokatu eta itzultzailea eta Nerea Mujika irakasle eta kultur ekintzailea. Udaletxean egin zen ekitaldian, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain berriei adierazi zien euren ekarpena oso beharrezkoa dela Euskaltzaindiarentzat, bai orain arte egindakoagatik, bai etorkizunean egingo dutenagatik.

Euskaltzain urgazle izendatutako euskaltzaleak:
• Bizkaia: Libe Agirre (Meñaka, 1961); Eneko Barrutia (Bilbo, 1966); Eba Gaminde (Mungia, 1968); Pedro Maria Goikoetxea (Lezama, 1959); Nerea Mujika (Durango, 1960); Elixabete Piñol (Bilbo, 1965).
• Gipuzkoa: Kike Amonarriz (Tolosa, 1961); Nerea Azurmendi (Legazpi, 1961); Asun Garikano (Toulouse, 1962); Aizpea Goenaga (Donostia, 1959); Oroitz Jauregi (Legorreta, 1974); Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966).
• Ipar Euskal Herria: Mixel Aurnague (Baigorri, 1963); Eneko Bidegain (Baiona, 1975); Itxaro Borda (Oragarre, 1959); Pantxoa Etxegoin (Jatsu, 1960); Marie-Andrée Ouret (Suhuskune, 1970).
• Euskal Herritik kanpokoak: Manuel González (Beba – Mazaricos. (A Coruña, 1951); Mikel Morris (Denver, Colorado, AEB, 1957).


Informazio gehiago.