DUko Zuzenbide Fakultateko ikasle ohien 1. bilera

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Ikasle ohien Elkartea topaketa batzuk antolatzen hasi da antzinako promozioetako ikasleekin elkartu eta azken urteotan Deustuko Unibertsitatearen eboluzioaren berri izateko eta Elkartearen proiektu berria aurkezteko. Lehen topaketan, urriaren 25ekoan, Deustuko Unibertsitateko errektore Jaime Oraák eta Zuzenbide Fakultateko dekano eta Ikasle ohien Elkarteko presidente Juan Echanok parte hartu zuten.

Berriak" target="_blank" title="LinkedIn">
  • 2005eko urriak 25

    Beste hiri batzuk

    Elkarte hau 1993an sortu zen, lizentziatu berriei eta karrerako azken mailetako ikasleei lehen lana topatzen laguntzeko. Zehatzago esanda, ikasketa plana osatzeko prestakuntza, erakundeetako praktiken antolaketa, graduondoko ikasketetako orientazioa eta lan munduratzeko laguntza hartu ditu bere zereginaren ardatz. Oraindik aurrera, Elkarteak beste urrats bat eman nahi du eta gainerako ikasle ohiengana ere heldu nahi du.