Donostia WeekINN-ek eta Deusto Forotechek emakumeak zientzian duen papera aztertuko dute "Figura ezkutuak" filmaren bidez

“Figura ezkutuak” filmari buruzko solasaldia

2022ko urriak 27

Tabakalera

Urriaren 24tik 28ra bitartean, Berrikuntzaren IX. Astea ospatuko da: Donostia WeekINN. Ekimena Donostiako Udaleko Ekonomia Sustapenerarko Zinegotzigoak antolatu du, Donostiako Sustapenaren bitartez, eta hiriak garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren alde egindako apustu sendoa ikusarazteko gunea izatea du helburu. Zientzia femeninoan fokua jartzeko asmoz, urriaren 27an, osteguna, Deusto Forotech eta Tabakalerarekin elkarlanean, zinema-saioa antolatu da, 70eko hamarkadaren hasieran NASAn lan egin zuten hiru emakume zientzialari afroamerikar bikainen historia donostiarrei hurbiltzeko.

Proiektatutako filma “Figura ezkutuak” izango da, eta, ikusi ondoren, Maria Pilar Rodríguez irakasleak parte hartuko du solasaldi batean, filma eta, oro har, emakumeak, askotan ikusezin bihurtua, gizateriaren aurrerapen zientifiko handietan duen papera komentatzeko. 

Informazio gehiago