Deustuko Unibertsitateak goi-mailako elkarrizketa izango du giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzak gizarte bidezkoagoak eraikitzeko duen eginkizunari buruz

Topaketan, “Óscar Arnulfo Romero” Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntzako Iberoamerikako Sariak ere banatuko dira.

En el encuentro también se entregarán Premios Iberoamericanos de Educación en Derechos Humanos “Óscar Arnulfo Romero”

2026ko ekainak 15

Bilbao

Datorren ostegunean, ekainak 18, "Giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoa: eraldaketa sozialerako hezi" goi-mailako elkarrizketa izango da Deustuko Unibertsitatean, eta Oscar Arnulfo Romero Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntzako Iberoamerikako Sariaren VI. edizioko saria banatzeko ekitaldia egingo da. Ekitaldia 11:00etatik 13:30era izango da Paraninfoan.

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Estatu Iberoamerikarren Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Deustuko Unibertsitatearen eta Nazioarteko Garapenerako Lankidetzako Espainiako Agentziaren (AECID) laguntzarekin, topaketak erakundeetako ordezkariak, nazioarteko espezialistak, gizarte zibileko erakundeak eta hainbat herrialdetako hezkuntza-proiektuen arduradunak bilduko ditu, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzak gizarte bidezkoagoak, inklusiboagoak eta kohesionatuagoak eraikitzeko dituen erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko.

Halaber, Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntzako Iberoamerikako Sariaren VI. edizioaren banaketa ekitaldian, hezkuntzaren bidez giza eskubideen defentsa sustatzen duten proiektuak aitortuko dira. Sari honek Oscar Arnulfo Romero monsinorearen izena du, justizia sozialaren eta oinarrizko eskubideen aldeko borrokaren nazioarteko erreferentearena, eta Giza Eskubideetan, demokrazian eta berdintasunean oinarritutako Hezkuntza programa iberoamerikarraren barruan kokatzen da.

Jardunaldiari Juan Jose Etxeberria errektoreak emango dio hasiera, eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, herriaren defendatzaileak, nazioarteko erakundeak eta Iberoamerikako gizarte zibileko erakundeak. Horien artean daude, besteak beste, Mariano Jabonero, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Estatu Iberoamerikarren Erakundeko idazkari nagusia; María Jesús San José López, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua; Mikel Mancisidor de la Fuente, Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa; eta Ángel Gabilondo, Espainiako Arartekoa.

Egitaraua