Hizkuntzen Europako Eguna

Hizkuntzen Europako Eguna

2026ko irailak 24

Bilbao Donostia-San Sebastián

Hizkuntzen Europako Eguna ospatzeko, urtero irailaren 26an ospatzen dena, liburutegiak erakusketa txiki bat antolatu du Europan hitz egiten diren hizkuntzen aniztasunari buruz.

Donostiako campusean, Gure Marrak bilduma osatzen duten liburuxkak ipini ditugu Irakurgelan.


Bilboko campusean, erakusketaren barruan, parte hartzeko joko bat proposatzen dizuegu: 15 liburu daude, Europako 15 hizkuntzatan idatziak, eta 15 txartel, bakoitza hizkuntza baten izenarekin. Azalak behatu edo liburu bakoitzeko orrialde batzuk irakurri besterik ez duzue egin behar, zein hizkuntzatan idatzita dagoen jakiteko eta liburu bakoitza dagokion txartelarekin lotzeko.

Zenbat hizkuntza ezagutzeko gai zara? Animatu jolastera!