Deustuko Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko jardunaldiak jurista eta ikasleentzat

Merkataritza arloko epaitegien urteurrena dela eta, Zuzenbide Fakultateak lehenengo jardunaldiak antolatu zituen, Merkataritza Zuzenbidea aztertzeko ikuspegi akademikotik eta, aldi berean, praktikotik.

Berriak

2014ko urriak 15

Bilboko Campusa

Merkataritza arloko epaitegien urteurrena dela eta, Zuzenbide Fakultateak lehenengo jardunaldiak antolatu zituen, Merkataritza Zuzenbidea aztertzeko ikuspegi akademikotik eta, aldi berean, praktikotik.

Merkataritza zuzenbidearen arloko profesional kualifikatu guztientzat, epaileentzat eta unibertsitateko irakasleentzat, Merkataritza zuzenbideko I Jardunaldiak izan ziren urriaren 23 eta 24an, Eraikin Nagusiko Garate aretoan. Jardunaldi horietan gaian aditu kualifikatuak direnek hartu zuten parte.

Antolatzaileen batzordeko kide izan ziren, Inma Herbosa, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Ikasketen Antolamendurako dekanordea; Aner Uriarte Codon, Bilboko dekanoa eta jardunaldien zuzendari teknikoa; Marcos Bermúdez Ávila, Bilboko Merkataritza arloko 1. epaitegiko dekanoa eta jardunaldiaren zuzendari teknikoa; Ramón Múgica, notarioa eta Administrazio Zuzenbideko irakaslea; Marian Fernández Moreno abokatua, eta Unai Olabarrieta Frutos MBA Cesine-ko irakaslea, abokatua eta ekonomista.

Urriaren 23an, Kongresuaren hasiera ekitaldian izan ziren Euskal Juan Luis Ibarra Robles Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidentea; José Luis Ávila Orive, Zuzenbide Fakultateko dekanoa; eta Inmakulada Herbosa Martínez, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Ikasketen Antolamendurako dekanordea.
Hasierako jardunaldian, kontsumitzaileen kontratazio zuzenbideaz aritu ziren.

Lehenengo hitzaldia, José Ramón Ferrándiz Gabriel Auzitegi Gorenaren Lehenengo Aretoko magistratuak eman zuen: “La clausula rebus sic stantibus en los contratos bancarios”.

Jarraian, Ricardo de Ángel Yaguezek, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko katedradun emerituak, eman zuen hitzaldia: “Los contratos de consumo en el Marco Común de Referencia: un régimen que considero sensato y equilibrado”.
Atsedenaldiaren ondoren, lehenengo mahai ingurua egon zen eta gaia hau izan zen: “Contratacion de entidades de crédito con consumidores”.

Parte hartzaileak: Francisco José Soriano Guzmán, Alacanteko Entzutegi Probintzialeko magistratua; Marisa Gracia Vidal, abokatua eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea; David Fernández de Retana, Uría & Menéndezeko bazkide eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea; eta Santiago Díaz Morán, CAIXABANK-eko (EAE, Kantabria eta Galizia) Aholkularitza Juridikoaren arduraduna. Oscar Monje, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakaslea, izan zen moderatzailea.

Bazkariaren ondoren, bigarren Debatea egon zen, eta aztertuko gaiak: “Reformas introducidas por el RD- Ley 11/2014, de 5 septiembre, de medidas urgentes en materia concursal”. Bertan mintzatu ziren: Francisco Borja de Villena Cortés, Madrileko Merkataritza arloko 8. Epaitegiko epailea; Abel Veiga Copo, ICADEko Merkataritza zuzenbideko irakaslea; Luis Gonzaga Serrano de Toledo, Estatuaren abokatua Burgosen eta Estatuaren Abokatutza Nagusiaren konkurtsoko koordinazio-taldeko kidea; eta Edorta Etxarandio, merkataritza arloko magistratua eszedentzian eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

Atsedenaldiaren ondoren, hitzaldiak egon ziren “Grupos de Sociedades, acumulación de concursos, concursos conexos y confusión de patrimonios" hitzaldia eskaini zuen Víctor Fernándezek, Palma de Mallorcako Merkataritza arloko Auzitegiko 1. aretoko epaileak. Egun horretakoa osatzeko, "Grupos de Sociedades, acumulación de concursos, concursos conexos y confusión de patrimonios" hitzaldia eskaini zuen Víctor Fernándezek, Palmako Merkataritza arloko Auzitegiko 1. aretoko epaileak; eta “Créditos contra la masa. Reconocimiento y ejecución. Alteración de la regla general de pago al vencimiento” aztertu zuen Ana Belén Campuzanok, San Pablo CEU Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko katedradunak.

Urriaren 24an, “Modificaciones estructurales de sociedades como respuesta a una situación de crisis empresarial” gaiaz mintzatu ziren Carlos Nieto Delgado, Madrileko Merkataritza arloko Auzitegiko 1. aretoko epailea; eta Juan Sánchez-Calero, abokatua eta Madrileko Unibertsitate Complutenseko Merkataritza Zuzenbideko katedraduna.
Kafearen ondoren, hirugarren mahai-ingurua izan zen: “La Responsabilidad de los Administradores Sociales: la acción de responsabilidad”.

Parte hartzaileak hauek izan ziren: Antonio Carlos Martínez-Uceda, Kanaria Handiko Las Palmaseko Merkataritza arloko Auzitegiko 2. aretoko epailea; César Suárez, Tarragonako Merkataritza arloko Auzitegiko 1. aretoko epailea; Jorge Caramés, Uría & Menéndezeko bazkidea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea; eta Pedro Learreta, Garrigueseko bazkidea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Moderatzaile aritu zen Ramón Múgica Alcorta, notarioa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

Amaierako hitzaldia, “El proyecto de modificación de Código Mercantil: situación y principales modificaciones’, Alberto Bercovitz Rodriguez-Canok eskaini zuen. Hura Merkataritza Zuzenbideko katedraduna eta Kodifikazio Orokorreko Batzordearen Merkataritza ataleko presidentea da.