2023ko ekainak 01
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lankidetza hitzarmena sinatu zuten ekainaren 1ean, Unibertsitateko Liburutegiaren katalogoa Euskadiko Liburutegi Sisteman (Bilgunea) eguneratzeko.
Horrela, Unibertsitateak bere funts bibliografikoa – 350.000 erregistro baino gehiago, horien artean Loyolako Liburutegiarenak – Bilgunera eramango du, beste erakunde bibliotekario batzuekin lankidetzan arituz eta Euskadiko liburutegien katalogo kolektiboa zabalduz. Katalogo hori kudeatzea Eusko Jaurlaritzari dagokio. Txertatze horrek erregistroak mugarik gabe erabiltzea errazten du, eta beste urrats bat da herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko eta, ondorioz, ezagutzarako sarbidea errazteko.
Euskadiko Katalogo Kolektiboa Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunde publiko eta pribaturen funts bibliografikoek osatzen dute. Gaur egun, hiru milioi erregistro baino gehiago ditu. Besteak beste, liburutegi hauetako funtsak ditu: Bizkaiko Foru Liburutegia, Ignacio Aldecoa liburutegia, udal liburutegiak, Eresbil, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Sancho el Sabio Fundazioa, Euskadiko Filmategia eta Labayru Ikastegiko funtsak.