Deustuko Unibertsitateko lau ikertzaile munduan eragin handiena duten zientzialarien artean.

Esther Calvete, Ernesto Panadero, Hamed Aghajani eta Begoña García Zapirain

2022ko urriak 21

Bilboko Campusa

Zientzia-diziplina desberdinetako Deustuko lau ikertzaile sartu dira Elsevierrek 2022an argitaratutako "Bases de datos actualizadas a nivel científico de indicadores de citas estandarizados" datu basean. Datu-base horrek 100.000 ikertzaile baino gehiagoren eragin zientifikoa sailkatzen du, 2021ean produktibitate zientifikoaren adierazleen arabera. Ikertzaile eraginkorrenak ikerketa-arloaren arabera sailkatzeko, 2022ko abuztuko Scopus datu-basea hartzen da erreferentziatzat, eta produktibitate zientifikoarekin lotutako hainbat metrika konbinatzen dira (aipuak, h indizea edo egiletza-postu desberdinetako artikuluen aipuak).

Eragin handiena duten akademikoen zerrendatik, karrera osoari erreparatuta, Esther Calvete Deusto Stress ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia (73.409) eta Ernesto Panadero Ikerbasqueko ikertzaile elkartua eta Education, regulated learning & Assessment (ERLA) ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia (103.985) daude zerrendan. Autore horiek azken urtearen arabera eragin handiena izan duten akademikoen zerrendan ere agertzen dira. Kasu honetan, Ernesto Panadero, 5.567 zenbakia, eta Esther Calvete, 19.033 zenbakia. Horiekin batera, honako hauek ere agertzen dira datu-basean: Hamed Aghajani Derazkola, Marie-Sklodowska Curie bekaduna H2020 6iDIrs europar proiektuaren barruan eta Applied Mechanicseko ikertzailea, 119.453 posizioan; eta Begoña García Zapirain, E-Vida ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia, 165.552 posizioan.  

Aurtengo datuak hemen kontsulta daitezke.