2025eko abenduak 05
Bilboko Campusa
Filosofia, Politika eta Ekonomia graduko eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Politikaren Berrikuntzari buruzko Masterreko ikasleek Eusko Legebiltzarra bisitatu zuten abenduaren 5ean, ordezkaritzazko demokraziaren dimentsio baliotsuenetako baten funtzionamendua zuzenean ikusteko: kontuak ematea.
Topaketan, Legebiltzarrak Gobernua nola kontrolatzen duen ikusi ahal izan zuten, kontrol-saioko galderen bidez. Saio horretan, gobernuak herritarrei bere gobernu-ekintza azaltzen die ordezkarien bitartez. Kontrol-saioko gaiak kontziliazioa hobetzeko gizarte-politiken, euskal industriaren babesaren, immigrazioaren kudeaketaren eta memoria-politiken ingurukoak izan ziren.
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Imanol Pradalesek ikasleekin hitz egiteko tarte bat hartu zuen bere gobernuaren kontuak emateak euskal demokraziaren kalitaterako duen garrantzia azaltzeko. Legebiltzarreko talde nagusietako ordezkariek ere beren jarduerak osoko bilkuran azaltzeko aukera izan zuten, eta Legebiltzarraren kontrol-saioarekin lotutako hainbat gai politiko eta soziali buruz eztabaidatu zuten.