Deustuko Unibertsitateko Fisioterapiako ikasleek irabazi dute DASP (Osasun Publikoko Ekintzak Diseinatzen gaztelaniazko sigletan) erronka, ingurune lagunkoiak eta zahartze aktiboa sustatzen dituen Gradu Amaierako Lanarekin

Erandioko Udalarekin erorikoak prebenitzeko plan pilotu bat bultzatzeko balioko du.

Gradu Amaierako Lana

2026ko urtarrilak 14

Valladolid

Oier Parada Solerrek eta Jon Otegui Aramburuk, Deustuko Unibertsitatean Fisioterapian graduatu berriek, Xabier García Rebollo irakaslearen zuzendaritzapean, DASP erronkaren (Osasun Publikoko Ekintzak Diseinatzen gaztelaniazko sigletan) lehen saria irabazi dute ‘Erandio Lagunkoia proiektuan erorikoak prebenitzeko protokolo komunitariorako proposamena’ izeneko Gradu Amaierako Lanarekin. 

Aitorpena, ‘Hauskortasunaren prebentzio, diagnostiko goiztiar eta abordatze ekintzak’ kategoriaren barruan kokatua, Min Kronikoari Aurre Egiteko Nazioarteko II. Biltzarrean eman zitzaien egileei, urriaren 17, 18 eta 19an, Valladoliden.

Ariketa fisiko egituratua ikuspegi komunitarioarekin

Saritutako GrALak, ikaskuntza-zerbitzua metodologiarekin garatuak, ingurune lagunkoiak eta zahartze aktiboa sustatzea du helburu. Erandion erorikoen prebentzioan jartzen du arreta eta taldeko ibilaldi antolatuetan hautemandako arrisku-puntuak identifikatzen ditu. Ibilaldi horietan beldurra edo erortzeko arriskua duten pertsonek parte hartuko dute. Erandioko errealitatea aztertu ondoren, GrALaren egileek prebentzioko programa integral bat proposatu zuten, ariketa fisikoan oinarritua eta ikuspegi komunitarioarekin egituratua. Asmoa da gero adinekoen zentroetara eramatea, sozializazioa eta zahartze aktiboa sustatzeko. 

Ikerketa lan hau Osasunaren Mundu Erakundearen proposamen batetik abiatzen da, adinekoekin hiri eta komunitate lagunkoiak eraikitzeko. Tokiko testuingurura eramanda, Udalarekin plan pilotu bat bultzatzeko balioko du, Gizarte Ekintzarekin eta Hirigintzarekin koordinatuta, Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren barruan. 

Proiektu sarituak Maite Pérez Erandioko Gizarte Ekintzako zinegotziaren konpromisoa du, GrALean proposatutako erorikoak hautemateko ibilaldiak pilotatzeko eta, gainera, unibertsitatearen eta tokiko administrazioaren arteko lankidetza indartzen du, esparru akademikoa eta osasuneko ekintza uztartuz.

Proiektuari buruzko bideoa