Deustuko Unibertsitateko eraikinak irekiko dira herritarrentzat, Open House Bilbaoren edizio berrian

Deustuko Unibertsitateko bisitaldiak, 2022ko Open House jaialdian

2023ko urriak 07

Bilbao

"Hiri (ez) materiala" lelopean, urriaren 7an eta 8an Open House Bilbaoren 7. edizioa ospatuko da. Beste urte batez, Deustuko Unibertsitateak bat egin du ekimen horrekin, eta ateak irekiko ditu Unibertsitatearen ondare historiko artistikoa ezagutzeko interesa dutenentzat. Bisitak egin ahal izango dira eraikin nagusira (Literaria) eta Komertzialera eta CRAI liburutegia ezagutzeko.

Bisita irekiak osatzeko, Pedro Fabro Elkarteko boluntarioek beste bisitaldi batzuk ere eskainiko dituzte. Zehazki, larunbatean, urriak 7, 11:00etan (gaztelaniaz) eta 12:00etan (euskaraz), Deustuko Unibertsitateko eraikin nagusiko (1886) nondik norakoak ezagutzeko aukera egongo da. Proiektua Francisco de Cubas arkitekto madrildarrak idatzi zuen, eta Jose Maria Basterra arkitekto bilbotarrak parte hartu zuen. 

Era berean, 13:00etan (gaztelaniaz) Deustuko La Comercial (1916) eraikina bisitatuko da, C. E. Amann eta J. M. Basterrak proiektatua, Deustuko Unibertsitate Literarioarekiko paraleloa eta atzeraemana den eraikin gisa planteatu zen, Bilbon unibertsitate campus txiki bat sortzeko. Pedro Fabro Elkarteak Jesusen Lagundiaren sortzaileetako baten izena dauka, eta Deustuko Unibertsitateko pertsona erretiratuek osatzen dute.

Open House nazioarteko arkitektura eta hirigintza jaialdia da, 1992an sortu zen Londresen, Victoria Thorntonen eskutik, eta azken urteotan jaialdia beste hiri batzuetara zabaldu da, arkitektura eta diseinu abangoardian. Urtean 48 orduz, hiriko hainbat eraikinetako ateak doan irekitzen dira, herritarren artean diseinuaren eta arkitekturaren presentzia sustatzeko helburuarekin, "48 ordu hiria denon artean ezagutzeko" lelopean.

Deustuko Unibertsitatea Open House Bilbao ekimenean parte hartzen duten hiriko 65 eraikin enblematikoetako bat da. Ekimen horren helburua arkitektura eta hirigintza hurbiltzea da, baina baita historia eta kultura herritarrengana hurbiltzea ere, arkitektura, askotan, eguneroko bizimodutik urrun dagoelako. 15 ibilbide, jarduera eta tailer baino gehiago biltzen dituen ekitaldi honetan, ezinbestekoa da 500 boluntario baino gehiagoren lankidetza. Oraindik zabalik dago izena emateko epea, horietako bat izateko eta, horrela, jaialdi honetaz modu ezin hobean eta ezberdinean gozatu ahal izateko. Izena ematea boluntario modura

Informazio gehiago