Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusak 6 artelanekin parte hartuko du D 'Museoak antolatutako "San Inaziori buruzko ikuskerak. Gipuzkoako XX. mendeko artea“ erakusketan.

Erakusketa: San Inaziori buruzko ikuskerak

2022ko urriak 18

Donostiako Elizbarrutiko Museoa

Donostiako Elizbarrutiko Museoak, D 'Museoak, urriaren 18an inauguratu zuen "San Inaziori buruzko ikuskerak. Gipuzkoako XX. mendeko artea“. Erakusketak 11 artistaren 21 lan biltzen ditu, XX. mendeko gipuzkoar artean San Inaziori buruz izan den ikuspegia errepasatzen dutenak. Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusak 3 artistaren 6 lan jarri ditu ikusgai erakusketan: Juan Luis Goenaga (2 obra: San Inazio eta San Inazioren burua), José Manuel Alberdi (2 obra: Aita San Iñazio) eta Nestor Basterretxea (Loiolako Inazio). Erakusketa 2023ko urtarrilaren 8ra arte bisitatu ahal izango da, eta honako artista hauen lanak jasotzen ditu (lehen aipatutako artistez gain): Lorenzo Coullaut Valera (Marchena, 1876 – Madril, 1932), Elías Salaverria (Lezo, 1883 – Madril, 1952), Ascensio Martiarena (Donostia, 1884 – 1966), Jorge Oteiza (Orio, 1908 – Donostia, 2003), José Luis Fernández Pasajes (Pasaia, 1917 -?), Antonio Oteiza (Donostia, 1926), Lorenzo Askasibar (Elgeta, 1930 – Gasteiz, 2022) eta Xebas Larrañaga (Azkoitia, 1962). Obrak mailegatu dituzten erakundeen artean, Deustuko Unibertsitateaz gain, honako hauek daude: Loiolako Santutegia, Xabierko Santutegia, Azkoitiko Udala, Donostiako Jesuiten Komunitatea, San Inazio ProMaioren Egoitza, Bilduma partikularra eta Lorenart Galeria.

Erakusketaren bidez, ekarpena egin nahi zaio Inaziotar urteari, San Inazioren konbertsioaren 500 urteak eta kanonizazioaren 400 urteak oroitaraziz. San Inazio kanonizatu ondoren (1622), Gipuzkoako udal eta eliza guztiek santuaren irudia izatea onartu zen. Horrek, San Inazioren koadro eta eskulturen ugaritze handia eragin zuen. D´Museoak bere buruari galdetzen dio ea XX. mendearen hasieran, lengoaia artistiko berrien hasierarekin, Santuaren irudia aldatu zen. Jesuitek, San Inazio hil zenetik, San Inazioren ikonografia zehatz bat sortu nahi izan zuten. Santu bat irudikatzerakoan, antzekotasun fisikoa baino gehiago bilatzen da, pertsona bati lotutako balioak goraipatzea. Galderak planteatu nahi ditu erakusketak erantzunak baino gehiago. Lengoaia artistiko berriek santuaren ikuskera/ikonografia berria eragin zuten edo forma baino ez da aldatzen? San Inazioren figura irudikatzen jarraitu zuten aldatzen ari zen eta eliza protagonismoa galtzen ari zen gizarte hartan? XX. mendeko artista gipuzkoarrak gai “klasikoak” interpretatzera edo berrinterpretatzera hurbildu ziren? Gure ustez, erakusketa honek galdera horiei erantzuten die.

Edorta Kortadi (Tolosa, 1946) museoko zuzendari eta Deustuko Unibertsitateko Artearen Historiako irakasleak adierazi zuen bezala: 2021ean eta 2022an Inaziotar urtea ospatzen da. San Inazioren bihurketaren 500. urteurrena eta San Inazioren kanonizazioaren 400. urteurrena ospatzeko. D´Museoak bat egiten du ospakizun horrekin erakusketa proiektu honekin: "San Inaziori buruzko ikuskerak. Gipuzkoako XX. mendeko artea“. D´Museoak, erakusketa honetan, artista gipuzkoarrek XX. mendean Loiolako San Inaziori buruz eman duten ikuspegia aurkeztuko du. Ikerketa lanari eta D´Museoaren ahaleginari esker, erakusketa batean honako egile hauen lanak ikusi ahal izango dira: Elias Salaberria, Nestor Basterretxea, Juan Luis Goenaga, José Manuel Alberdi, Antonio Oteiza, Xebas Larrañaga."

Obren zerrenda osoa

diariovasco.com