Deustuko Unibertsitateko Doktorego Eskolak AAri buruzko Blended Intensive Program bat koordinatu du nazioarteko ikertzaileentzat

Ikertzaile taldea, kamerari begira, Bilboko Arriaga Antzokia atzean dutela

2026ko uztailak 13

Bilbao

Deusto International Research School-ek (DIRS), Deustuko Unibertsitateko Doktorego Eskolak, AAri buruzko Blended Intensive Program (BIP) bat koordinatu zuen, prestatzen ari diren nazioarteko ikertzaileentzat (PhD). Izenburu hau izan zuen: ‘From Data to Insight: Statistics, Visual Analytics and Generative AI’. Formatu hibridoan eskaini zen, bi astetan online modalitatean eta hirugarren astean presentzialean, uztailaren 6tik 10era, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.

Guztira, Zagreb, Malmö, Ruhr University Bochum, University of Lodz, Agricultural University of Plovdiv, Linköping University eta Technische Hochschule Ingolstadt unibertsitateetako 16 ikertzailek hartu zuten parte.

Prestakuntza presentzialeko asteak, gainera, euskal idiosinkrasian murgiltzeko aukera eman zion parte hartu zuen taldeari eta Guggenheim Museoa bisitatu eta Bilbon ‘food tour 'bat egin zuten.