Deustuko Unibertsitateak 'Bilbao Enterprises Short School' antolatu du

Parte hartzaileak Pedro Arrupe pasabidean, Deustuko Unibertsitateko egonaldian

2023ko urriak 27

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitatean ospatu zen "Bilbao Eterprises Short School" ekitaldia, urriaren 23tik 27ra, eta Hiri Berrikuntzako Prestakuntza Programaren 1. edizioaren amaiera izan zen. Topaketa hori European Urban Regenerators Knowledge Alliance (EUREKA) erakundearen esparruan egin da, EBko Hezkuntza, Ikus-entzunezko eta Kultura arloko Agentzia Exekutiboak finantzatuta.

Espacio Open kultur zentroarekin lankidetzan antolatutako ekitaldi honetan 80 gonbidatuk baino gehiagok parte hartu zuten, ekintzaileen, erakunde pribatu eta publikoetako hizlari gonbidatuen eta Eureka partzuergoko bazkideen artean, eta lau herrialde ordezkatu zituzten: Amsterdam (Herbehereak), Bilbo (Espainia), Timisoara (Errumania) eta Venezia (Italia).

Ekitaldiaren barruan egin ziren eztabaida interesgarriak, Bilboko Udalera bisitak eta Bay Awards Premiere 2023 sarietan parte hartu zen.