2023ko martxoak 01
Bilboko Campusa Donostiako Campusa
Gure Unibertsitatean harremanak funtsezkoak dira pertsonen garapenerako eta gizarte konpromisorako. Errespetuan eta elkarren zaintzan aurrera egitea da helburua, eta, horregatik, Jesusen Lagundiaren Ingurune Seguruko Sistemaren ekimena babesten du, baita martxoaren 1ean tratu onaren eta zaintzaren eguna ospatzea ere.
Tratu ona gainerako pertsonengana hurbiltzea da, enpatiatik, ulermenetik, errespetutik, tolerantziatik, onarpenetik... Eta ez da betebeharra delako, baizik eta pertsona guztien duintasuna aitortzeko eta haienganako estimua adierazteko. Horrela nahi da unibertsitate komunitatearen arteko harreman guztiak izatea: tratu oneko harremanak.
Hauxe da martxoaren 1eko lema: “Zaindu zeure burua, Zaindu hurkoa, Zaindu elkar”, izan ere, “zeure burua eta zure ingurukoak zaintzen badituzu, elkar zaindu ahal izango dugu”. Zentzu horretan, Unibertsitateak egun honetarako prestatutako adierazpena sinatu du eta gonbidapena egiten die denei tratu onaren kultura horren egile izateko.
Gainera, kanpainaren barruan, eskumuturrekoak egin dira, eta Deusto Campuseko bulegoetan jaso daitezke.
Zaindu zeure burua, zaindu hurkoa, zaindu elkar!