Deustuko Unibertsitateak bat egin du martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Unibertsitateko elkarteak elkarretaratzeak egin ditu Bilbon eta Donostian. Bilboko campusekoa Memoriaren Plazan egin zen eta emakume afganiarren hezkuntzarako sarbidea aldarrikatzeko izan zen. Donostiako campusekoa Larramendi Eraikineko sarreran egin zen eta gizarteko esparru guztietarako berdintasuna eskatzeko izan zen. 

Deustuko Unibertsitateak bat egin zuen martxoaren 8ko ospakizunarekin

2023ko martxoak 08

Bilboko Campusa Donostiako Campusa

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta Deustuko Unibertsitateak bat egin du ospakizun horrekin, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko hainbat ekimenekin. Desberdintasunaren adierazpen handienetako bat da zenbait gobernuk, Afganistangoak esaterako, ukatu egiten dietela emakumeei hezkuntzarako sarbidea. Hori dela eta elkarretaratzea antolatu zen Bilboko campuseko Memoriaren Plazan, Jose Maria Guibert errektorearen eta Deustuko Nazioarteko Amnistia taldearen parte hartzearekin, emakume afganiarren hezkuntzarako sarbidea aldarrikatzeko.

Donostiako campusean, bestalde, elkarretaratzea Larramendi eraikinaren sarreran egin zen. Ikasleek eta unibertsitateko langileek parte hartu zuten elkarretaratzean, gizarteko esparru guztietan berdintasuna aldarrikatzeko.

Rafaela Ibarra areto berria

Jardunaldi solidarioan, Bilbon, "Nola eta zergatik erabili Nobel Run jokoa?" ekitaldia egin zen ikasleekin, Paraninfo ondoko klaustroan. Horrez gain, hainbat erakusketa egin ziren Donostiako campusean, zuzeneko mural bat zuen Itxaso artistak eta Music Potea Iraia Cambrarekin zuzenean, Deustuko Instagrameko kontutik (@udeusto).

Gainera, egun horren inguruan, Unibertsitateak hainbat jarduera garatu ditu, besteak beste, martxoaren 9an, Rafaela Ibarra Aretoa inauguratu zen, mendeurreneko eraikinaren funtzio anitzeko espazio berria. Izendapen honekin, Deustuko Unibertsitateak emakumeak eta gure gizarteari egiten dioten ekarpena ikusarazi eta balioetsi nahi ditu. Alde horretatik, areto berriarekin, XIX. mendean pertsona behartsuenei arreta emateko eginkizun solidario nabarmena izan zuen emakumea omendu nahi da, Bilboko unibertsitatearen sorrerarekin izan zuen harreman estua ahaztu gabe. Era berean, Rafaela Ybarrak Bilbon emakumeak babesteko erakunde ugari sortzea bultzatzean egin zuen lana nabarmendu nahi izan da.

Bilboko eta Donostiako campusetako programak 

Bilboko campusa

  • Martxoak 8, 10:50-11:10. Elkarretaratzea Memoriaren Plazan, DUko Amnistia Internazionaleko errektore eta taldearen partaidetzarekin, emakume afganiarren hezkuntzarako sarbidea aldarrikatzeko. Ekitaldia DeustoCampuseko dantza taldeak itxiko du.
  • Martxoak 8, 12:00-14:00 "Nola eta zergatik erabili Nobel Run jokoa?" ikasleekin, Paraninfo ondoko klaustroan.
  • Martxoak 9, 10:00etatik 11:00etara, Rafaela Ybarra gelaren inaugurazioa.
  • otsailak 8 - martxoak 9. Ikastaroa: "Derechos, sexualidad y protección de las mujeres desde un enfoque estructural y experiencial".  Deusto Campus da antolatzailea.

Donostiako campusa

  • Martxoak 8: 10:45 Elkarretaratzea Larramendi eraikinaren sarreran
  • Martxoak 8: Murala zuzenean, Itxasoren eskutik.
  • Martxoak 8, 18:00etan Music Pote, Iraia Cambrarekin, zuzenean @udeusto-n (Instagram).
  • Martxoak 22, 18:00etan: Dario Fo eta Franca Rameren "La Mujer Sola" antzezlanaren estreinaldia "Antzokia" aretoan.
  • 20- Martxoak 20-31. Erakusketa: Mugarik gabeko ekonomialarien “Mujeres que replantean la economía”, Arrupe eraikinean.

 

 

 

 

2023/03/08- Deustuko Unibertsitateak bat egin du martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin
  • Twitter
  • Facebook
  •  instagram
  •  Linkedin
  • Youtube
  •  Flickr
  • TikTok