2022ko urriak 26
Garate aretoa
Deustuko Unibertsitateak Manuel M. Zorrilla magistratu eta Lan Zuzenbideko katedradunaren omenezko ekitaldia egin zuen urriaren 26an. Ekitaldi horren bidez, Zuzenbide Fakultateak omenaldia egin nahi izan dio Lan Arloko Salako presidentea izandako legelarien maisuari, eta 1995etik 2004an erretiroa hartu zuen arte, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente eta hainbat azterlan juridiko eta argitalpenen egile izandakoari.
Ekitaldian izan ziren Josu Erkoreka lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua eta Jose Maria Guibert Deustuko errektorea. Gema Tomas Zuzenbideko dekanoak eman zion hasiera ekitaldiari eta gure garaiko legelari bikain gisa omendu zutenari buruz hitz egin zuen. Bere bizitzako konpromisoa izan ziren, Epailetza, irakaskuntza, lan zuzenbidearen azterketa, baita Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Konstituzionala ere, eta, bere hitzetan, “gizaki argia zen, kultua eta hizkuntza bikaina menderatzen zuena” eta, “maisutasuna erakutsi zuen jardun zuen arloetan”.
Bere ustez, Zorrilla irakasleak eskola sortu zuen eta rol nabarmena jokatu zuen Zuzenbidea eraldaketa politiko sakon baten tresna protagonista bihurtu zen unean. “Zuzenbidea transmititu eta aplikatu egiten da, eta Manuelek pribilegioa izan zuen bere bizitzan, berarentzat egiazki printzipio bakar bat osatzen zuten bi funtzioak aldi berean betetzeko”, adierazi zuen Gema Tomasek. Halaber, dekanoak gogora ekarri nahi izan zituen Manuel Maria Zorrilla irakasle izan zueneko hogeita hamar urteak: “irakasle desberdina zen, ez zen aritzen azaleko kontuetan” “haren eskolak ez zetozen bat irakaskuntzako ortodoxiarekin”. Hala, Lan Zuzenbideari buruzko mintegiak, Zuzenbide konparatuaren ezagutza, sakontasun akademikoa eta gizarteak iradokitzen zuen aldaketa izan zitekeenaren ikuspegi bisionarioa ditu gogoan.
Zorrilla presidentea
Ondoren, Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak hartu zuen hitza, eta Manuel María Zorrillak orain duen karguaren presidente gisa azaldu zituen gogoeta batzuk izan zituen hizpide. Zehazki, lau gai aztertu ziren, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente izan zenetik hemezortzi urte igaro ondoren, gaur egungo eztabaida publikoen parte izaten jarraitzen dute.
Lehenengoa, Botere Judizialaren gobernu ekintza, eta hori argitzeko, Zorrilla presidentearen hurrengo aipamenari buruzkoa izan zen. Paradoxa edo, nahi izanez gero, gobernu judizialaren ekintzaren handitasuna eta morrontza ezin ditu anomalia guztiak zuzendu, independentzia judizialaren ondoriozko murrizketak jasan behar baititu. Bigarrenik, Zorrilla presidentearen beste kezketako bat Estatu sozialaren zeregina izan zen pertsona ahulenentzat benetako aukerak ahalbidetuko dituzten politika publikoen diseinuan.
Asko hausnartu zuen laugarren gaia izan zen delitu larriak egiteagatik espetxe zigorra jaso zuten pertsonen gizarteratzea. Eta honako hau esan zuen: “Zigorra helburu expiazionista hutsera murriztea humanizazio printzipioaren antipodetan dago, eta horri erantzuten dio Zigor Zuzenbide modernoak (). Hori dela eta, Konstituzioaren 25.2 artikuluan azaldutakotik ondorioztatzen da kondenatuak gizarteratzeko oinarrizko eskubidea duela ().
Eta, laugarrenik, Iñaki Subijanak adierazi zuen Manuel María Zorrilla kezkatuta zegoela memoriak balio publikoa zuelako makrobiktimizazio terroristako justizia ekintza gisa. Hala, memoria publikoaren garrantzia aldarrikatu zuen terrorismoaren biktimen esanahi pertsonal, sozial eta politiko instituzionalaren azalpenean (hala nola José María Lidón, haren familia eta, hedaduraz, epaile horren heriotzaren egunean justizia ematen genuen epaileak), justizia biktimalarentzat saihestezinak diren oharrez hornitutako etorkizuneko proiektua eraikitzen laguntzeko.
Lankidea eta laguna
Ondoren, Andrés Urrutia Euskal Zuzenbide Akademiako lehendakariak aitortu zuen Manuel María Zorrillak garrantzia eta itzala izan zuela herrialde honen erakundetze juridikoan, bere irakasletzaren eta jardunaren bitartez. Eskola sortu duen Zuzenbidearen maisua gogora ekarri zuen. Hitzaldiaren ondoren, Zuzenbide Fakultateko katedradun emeritu eta omenduaren lankide Ricardo de Ángelen hitzak irakurri zituen. Azken horrek legelari nagusi honen hitzaldi erdia egin zuen, baina, batez ere, ikaskide eta lagun baten hitzak. Haren oroitzapenak beti jarraituko du gurekin, magistratu eta irakasle magistratuaren nortasuna aintzat hartzen duen ikuspegia edozein dela ere.
Ildo horretan, Zorrilla doktrinal eta akademikoaren, bere ekoizpen bibliografiko zabalaren eta polifazetikoaren xehetasunak ekarri zituen gogora. Era berean, miresmena adierazi zuen hitz egiteko zuen trebetasunagatik. Esaldi batetik abiatuta diskurtso bat eraikitzeko trebetasuna zuen Zorrillak, gero erlatibozko perpausen marearekin osatzen zuena. Kateatutako esaldien erabileran maisua zen, gramatikan oro har zen bezala.
Jardunaldia Emilio Olabarria Zuzenbide Fakultatean eszedentzian zegoen irakaslearen hitzekin amaitu zen: “Manuel María Zorrilla, handi guztiak bezala, umila zen, gainera”. Epaile gisa, Sokratesen eskakizunak betetzen zituen: gizalegez entzutea, zuhurki erantzutea, zuhurtasunez haztatzea eta inpartzialki erabakitzea. Eta balio sokratikoez gain, Manuel Zorrillaren kasuan, “Zuzenbidearen ezagutza entziklopedikoa ere bazuen”.
Bere inpartzialtasuna, independentzia eta izpiritu librepentsalaria miretsi zituen, legelari gisa. Baita adiskidetasuna, Diputatuen Kongresuarekiko lankidetza edo Europako Zuzenbidearen ezagutza ere, beste batzuez gain. Deustuko Unibertsitateko irakasle gisa, Emilio Olabarriak lankide izan zuen Lanaren Zuzenbidea irakasgaiaren irakaskuntzan. Prestatzaile handia izateaz gain, bere Katedrari garai hartan oso ohikoa ez zen nazioarteko izaera eman zion. Gizon zintzoa zen. Urtez urte egon Unibertsitatean Lanaren Zuzenbidearen Astean. Garai hartan, Bilbon ez zen izan aste horretako txostenen kalitatearen parekorik.
Ekitaldiari amaiera emateko, oroitzapenezko plaka bat eman zioten, Zuzenbidea bere bizitza bihurtu zuen pertsona baten omenez.
Omenaldiko hitzaldi guztiak osorik.
