Deustuko Unibertsitateak lan-eremuan desgaitasun desberdinak dituzten pertsonek bizi dituzten zailtasunen berri eman die bertako langileei

Berriak

2022ko maiatzak 20

Bilboko Campusa

Inklusio eta Irisgarritasun Planaren esparruan, Deustuko Unibertsitateak world kafeak antolatu ditu bertako langileengana hurbiltzeko lantokian desgaitasun desberdinak dituzten pertsonen errealitatea. Down Sindromea Fundazioaren, Eragintzaren, Once Fundazioaren eta Apnabiren lankidetzarekin antolatu diren topaketa hauetan, besteak beste, autismoaren espektroko nahasmendua, ikusmen urritasuna, Down sindromea eta nahasmendu bipolarra duten pertsonek hartu dute parte, besteak beste, lanbidean aurkitzen dituzten oztopoen berri zuzena emateko.


Maiatzaren 20an hasi zen ekimen horren helburua da pertsona horien laneko errealitateen berri izateko eta esperientziak ezagutzeko espazio bat sortzea, baita Deustuko langileen taldean desgaitasunen eta enpleguaren inguruko sentsibilizazioa zabaltzea ere. Beste hiru saio antolatu dituzte (maiatzak 25, ekainak 3 eta 8) Bilboko eta Donostiako campusetan. Egun bakoitzean 25-30 lagunek parte hartu ahal izango dute eta lau lantalde eratuko dira: bakoitzean, desgaitasuna duen pertsona batek bizitzan eta lanean izan duen esperientzia partekatzen du mahaikideekin, desgaitasuna duen pertsona horren elkarteko (Hirugarren Sektoreko) laguntzaile batek euskarria eta aholkularitza emanda.


Landuko diren gaien artean honako hauek daude: Zein oztopo aurkitu dituzu lan merkatuan sartzeko? Beste pertsonen baldintza berdinak dituzula uste duzu lan egiteko orduan? Uste duzu lan mundua nahikoa sentsibilizatuta dagoela desgaitasunen bat duten pertsonei eta zehazki zure desgaitasuna duten pertsonei benetan laneratzeko aukera eman ahal izateko? Zer egokitzapen behar izan dituzu edo behar dituzu lanean? Beste galdera batzuk: Irisgarritasunari dagokionez, zein alderdi baloratzen dituzu desgaitasuna duten edo ez duten lan-inguruneko pertsonengan? Zer aldatu beharko litzateke lantokian desgaitasuna duten pertsonen laneratzea hobetzeko? Zein rol betetzea gustatuko litzaizuke adimen desgaitasuna edo garapen desgaitasuna duten pertsonek lan munduan?


Inklusio-politika aktiboak


Deustuk “Inklusio eta Irisgarritasun Plan” bat eratu du inklusioko politika aktiboak garatzeko eta Unibertsitatean espazio, azpiegitura eta ekipamendu irisgarriagoak sortzea sustatzeko. Horretarako, beste ekintza batzuen artean, laneko desgaitasuna duten pertsonekin harremanetan jartzeko aholkuen gida bat prestatu da, desgaitasuna duten pertsonak lantaldean txertatu ditu eta Deustuko oztopoen mapa egiten hasi da langileen ikuspegitik. Helburua da inklusioari eta desgaitasunari buruzko prestakuntza plana indartzea eta desgaitasuna duten langileei begira lagun egitea sustatzea. Aholkularitza ere eskaintzen zaie ezintasunen bat aitortzea behar dutenei, baita ezintasunerako prestazioak eta laguntzak lortzeko erraztasunak ere. Ekintza horien guztien helburua Unibertsitatean lankidetza eta hobekuntzarako guneak sortzea da.