Deustuko Unibertsitateak Kontsumo Ministerioaren laguntza jaso du jokoaren arriskuak prebenitzeko proiektu baterako

Ana Estévez eta Laura Macía ikertzaileek laguntza jaso dute joko nahasmendua genero ikuspegitik ikertzeko

2023ko azaroak 03

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak lortu du jokoaren nahasmenduen prebentzioarekin, nahasmendu horien ondorioekin edo jarduera horri lotutako arriskuekin lotutako proiektuak finantzatzeko Kontsumo Ministerioak bideratu duen laguntzetako bat. 

Ana Isabel Estévez eta Laura Macía Deustuko ikertzaileen “Evaluación del trastorno de juego desde la perspectiva de género: papel del estigma y del autoestigma” proiektuak 51.575,15 euro jasoko ditu. Guztira 26 ikerketa jarduera garatzeko 1,3 milioi euro baino gehiago erabiliko dira. 

Hautatutako proiektu zientifikoen ikerketa eta prebentzio ildoak honako hauek dira: arrisku jokoko portaera duten pertsonen detekzio goiztiarra eta jokoari lotutako kalte indibiduala, familiarra edo soziala (osasun pertsonala, inpaktu emozionala edo psikologikoa, finantza-zailtasunak, lan-eragina, lege-arazoak, etab.). Era berean, horrelako jarduerekin lotutako ondorio negatiboak minimizatzea eta arrisku jokoko portaeretan generoak duen eragina aztertzen dute.

Granadako Unibertsitatea, Madrilgo Konplutentsea, Lleidakoa, Miguel Hernández de Elche, Zaragozakoa, Santiagokoa, Almeriakoa, Juan Carlos Erregea, Errioxako Internazionala, S.A., Bartzelonakoa, Madrilgo Politeknikoa, Alacantekoa, Gaztela-Mantxakoa, Oviedokoa eta Europakoa Miguel de Cervantes, Malagak Biomedikuntzan eta Osasunean Ikertzeko Andaluziako Fundazio Publikoa, Drogazaletasunari Laguntzeko Elkarteen eta Erakundeen Espainiako Batasuna (UNAD), Ramon y Cajal Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Biomedikorako Fundazioa, Terrassako Osasun Partzuergoa eta Fundació Institut d'Investigació Biomèdica de Bellvitge (IDIBELL).

Behin betiko proposamenaren txostenaren dokumentua