2026ko urtarrilak 22
Donostiako Campusa
Deustuko Unibertsitateak “Kirolaren Eguna” ospatuko du datorren ostegunean, urtarrilaren 22an. Egun osoan zehar eta etenik gabe, 100 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte hainbat kirol modalitatetan. Aurten, zortzigarren aldiz, XXXI. edizioa Club Atlético San Sebastián taldearen instalazioetan ospatuko da Bera Beran, Aieten.
Ikasleek taldeko kiroletan parte hartu ahal izango dute, futbolean, saskibaloian eta boleibolean, besteak beste. Banakako eta binakako txapelketak ere izango dira: tenisa, padela, mahai-tenisa eta futbolina. Edizio honek proba berezien atal bat ere izango du. Bertan, ikasleen trebetasuna (esku batekin edalontzien piramideak egitea), abilezia (golf zuloari ostikoa ematea), doitasuna (dardo jaurtiketa), kontrola (uztai jaurtiketa) eta punteria (teniseko pilotak saskira tiratzea) probatuko dira.
Lehiaketa eta jarduera horien ezaugarri nagusia da ikasle guztiek nahi beste kirol-modalitatetan parte har dezaketela, taldeka, banaka edo binaka. Izan ere, txapelketa horien programa honela antolatuta dago: ikasle batek egunean zehar egin ditzakeen kirol eta proba guztietan parte har dezake. Kirol jardunaldiaren amaieran, dominak eta kirol materiala banatuko dira.
Kirola, bizitza osasuntsurako faktore eta pertsonen arteko harremanak sustatzen laguntzen duen jarduera gisa, Deustuko Unibertsitatearen hezkuntza eta zerbitzu eskaintzaren ardatz nagusietako bat da.