2026ko urtarrilak 23
Barandiran aretoa
2026ko urtarrilaren 23an, Deustuko Unibertsitateko Barandiaran aretoan (Bilboko campusa), jardunaldi hau izango dugu: “Nolakoa da justizia sisteman egotea? Biktimizazioa eta desbiktimizazioa biktima diren emakumeen eta biktima horiei laguntzen dieten profesionalen artean”.
Jardunaldian zehar, prozedura judizialen esperientziei buruz hausnartuko da, eta errealitate horrek zer eragin dituen haiekin lan egiten duten profesionalengan ere aztertuko da. Noemí Pereda eta Josean Echauri izango dira, besteak beste, bigarren mailako biktimizazioari eta sistema judizialak bere prebentzioan duen zereginari, traumak biktimengan eta profesionalengan duen inpaktu psikologikoari eta justizia leheneratzaileagorako gakoei helduko dietenak, diziplinarteko ikuspegitik. Gainera, Ana Eugenia Abasolok eta Susana Corralek aurkeztuko dituzte sexu-indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek justizia-sisteman egiten duten ibilbideari buruzko ikerketaren emaitzak.
Jardunaldia aurrez aurrekoa izango da, eta streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Parte-hartzea doakoa izango da, baina nahitaezkoa da izena ematea (aurrez aurreko edukiera mugatua da). Deustuko Unibertsitateak eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak antolatu dute ekitaldia, “la Caixa” Fundazioak finantzatuta.