Deustuko Unibertsitateak hainbat jarduera antolatu ditu
Deustuko Unibertsitateak hainbat jarduera antolatu ditu, ikastaroak eta jardunaldiak besteak beste

2005eko ekainak 01
Beste batzuk
Deustuko Unibertsitateak hainbat jarduera akademiko egitea pentsatuta dauka, euskara, frantses, italiera eta txinerako ikastaro trinkoak eta Hezkuntza Zientzien Institutuak (HEZI) hezitzaile eta irakasleei begira antolatzen dituzten ohizkoak, beste batzuen artean. Eskaintza osatzeko, topaketa eta jardunaldi batzuk ere prestatu dituzte. Ekainaren 29tik uztailaren 8ra izango du HEZIk unibertsitatekoak ez diren irakasleen kezka iturri diren zenbait gairen inguruan birziklatzeko ikastaro aukera zabala. Geletan planteatzen diren hainbat arazori buruzko ikastaroak antolatu dituzte: gatazkak eta indarkeria, aniztasuna artatzea, kultura artekotasuna edo garapeneko nahaste eta arazoak. Izan ere, HEZIko arduradunek diotenez, gaur egun ardura handia dago irakasleen artean ikastetxean edo geletan sortzen diren gatazka eta indarkeria arazoen konponbideaz. Ikuspegi horretatik, tutoretza ildo berriak zabaltzen ari da, gai horiei konponbidea aurkitzeko proiektu eta ekimenak tutoreen lanean oinarritzen baitira. Gainera ikasle etorkinen errealitatera hurbildu beharra dagoela diote, banan-banako arreta handiagoa eskatzen baitute, hizkuntzaren ikaskuntzan eta taldera-gelara eta ikastetxera egokitzeko orduan. Beste arazo batzuk ikaskuntzari lotutakoak edo garapenarekin sortzen direnak dira (hiperaktibotasuna, lengoaia...). Gai puntual hauez gain, badaude beste gai interesgarri batzuk ere irakasleentzat: eguneratze didaktiko-zientifikoa, ebaluazioa, ikastetxeen kalitatea, irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak, metodologiak, tutoretza, kurrikuluaren garapena, zuzendaritza... Gaien ugaritasun honek adierazten du hezkuntza maila desberdinetako irakasleak izanik ere ikastaro hauetan parte hartzen dutenak, gaien arabera talde bereziak ere sortzen direla: zuzendariak, tutoreak, koordinatzaileak... Uztailean emango diren programa eta hizkuntzetako ikastaro trinkoez gain, Bilboko campusean e-Ghost ikastaroa ere izango da teknologia berrien inguruan, Aisialdiak eskainiko da uztailaren 5etik 15era, eta gaur eguneko munduari buruzko gakoak aztertuko dituen eztabaida bat ere izango da Donostiako campusean ekainaren 20tik uztailaren 15era, ?Europa eta Amerika modernitatearen kulturan? gaiaren inguruan. Ikastaroen eskaintza ingelesez emango diren ikastaro batzuekin osatuko da. Ekainaren bukaeran hasi eta uztail osoan zehar, hainbat gai jorratuko dituzte: ?Advanced Spanish Grammar and Translation?, ?English for Very Young Learners: An Action-Oriented Approach?, ?Spanish Culture and Civilization?, ?Spain in Europe? y Spanish Literature in the 20th Century?, besteak beste. Topaketa eta Jardunaldien atalean, ekainaren 27an Elkarlaneko Ikasketari buruzko V. Jardunaldia hartuko du Deustuko Unibertsitateak, eta ekainaren 28an eta 29an Berrikuntza eta Kalitateko Unibertsitateko Jardunaldietara joan ahal izango da Donostiako campusean. Irailean ere izango du segida eskaintzak. Hain zuzen ere, irailaren 5ean eta 6an, Bilboko campusean, Ikastetxeetako elkarbizitzarako baliabide eta teknikei buruzko Jardunaldiak izango dira, eta irailaren 12an eta 13an Giza Eskubideei buruzko II. Topaketa ospatuko da Donostiako campusean.